Eskalada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
82.130.207.128 (eztabaida) wikilariaren 5344989 berrikuspena desegin da
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
 
* '''Eskalada askea:''' eskalatzen gauden heinean, horman aurki ditzakegun laguntza artifizialik gabe egiten den progresioa da. Eskalatzaileak, bere [[esku]] eta [[oin]]ak bakarrik erabil ditzake horman gora egiteko. Soka, segurtasun neurri bezala bakarrik erabiltzen da (erorketa bat balego, arriskua saihesteko soilik), ezin da erabili igotzeko laguntza bezala.
* '''Kirol eskalada:''' larogeigarren hamarkadan sortu eta gaur egun gehien praktikatzen den eskalada mota da. Horma ertainetan praktikatzen da, 10-30 metrokoetan, eta gradu teknikoen abaniko zabala eskaintzen du. Ondorioz, hasiberrietatik hasi eta adituek ere praktika dezakete modalitate hau. Hormak ekipatuta egon ohi dira, eta behetik aseguratzen da. Ondorioz 2 lagun beharrezkoak dira eskalada mota hau egin nahi denean. Eskalada tipo hau, Eskalada eskoletan prakikatu ohi da, bertan egoten baitira horma egokituak eta informazio ugari aurki baitaiteke bideen inguruan.
* '''Eskalada alpinoa:''' eskalada hauek mendian egiten dira eta hainbat aktibitate elkartzen dituzte: harkaitz eskalada, izotz eskalada edota trekkina tartekatu beharra izaten da. Meteorologia eta orientazio jakituriak edukitzea beharrezkoa da, mendian oso ohikoak baitira bat bateko eguraldi aldaketak. Gutxitan izaten dira markatutako bideak eta norberak aurkitu behar izaten du gailurrerako biderik egokiena. Material ugari eramatea beharrezkoa da.
* '''Big Wall:''' ''Big Wall'' hitzak horma handia esan nahi du eta izenak dioen bezala, modalitate honetan horma bertikal, desplomatu zein horizontal handiak eskalatzen dira. Eskalada hauek egunak iraun ditzakete teknika handia beharrezkoa da eta material anitz erabili beharra dago. Eskalatzeko ohiko materialaz gain poleak erabili behar dira, janariak, materiala eta dendak igo ahal izateko. Modalitate honetan ohikoak dira horma igotzeko denboraren aurkako lehiak.
* '''Horma artifiziala:''' horma artifizialeko kirol eskaladak, material gutxi eskatzen du, eta nahiko segurua da. Horrez gain, horma naturalak aurki daitezkeen lekuetatik ehundaka kilometrora eskalazteko aukera ematen du. Normalean, luze bakarreko hormak izan ohi dira baina badaude hinbat luze exigitzen dituztenak ere. Eskalada mota hau harkaitzerako entrenamendu gisa erabili ohi da eta UIAAk kirol konpetizio modalitatetzat duen bakarra da.
* '''Izotz eskalada:''' izenak berak dioen bezala, izotzezko hormetan praktikatzen den eskalada da. Material berezia erabili behar izaten da, kranpoiak eta pioletak adibidez beharrezkoak baitira. Horma hauetara iristea nahiko neketsua izan ohi da.
 
== Materiala ==