Erritmo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
13. lerroa:
Errepikapen erregularra elementu desberdinetan oinarritu daiteke. [[Hizkuntza]] erritmoen oinarrizko elementutzat [[silaba]] eta azentua hartzen dira, hau da, hizkuntzek [[kontsonante]] eta [[bokal]] andanak kanporatzekoan erritmo oinarritzat har ditzaketen elementu nagusiak azentua eta silaba dira. Horrela, hizkuntzek errepikapena lortzeko oinarri hartzen duten elementuaren arabera, hizkuntz erritmo desberdinak lortu ahal dira: silaba-aldikotasuna eta azentu-aldikotasuna.
 
Hizkera gauzatzeko, [[prosodia]] eta segmentuen uztardura ahoskatzeko, unitate minimoa, txikiena silaba da. Hizkuntza guztiak silabaka gauzaten dira, baina silabak ez du balio erritmiko bera hizkuntza guztietan. Hizkuntza batzuetan silaba da erritmoa antolatzeko funtsa, alegia erritmoa silabaka antolatzen dute. Hizkuntza horiek silaba-aldikoak dira. Beste hizkuntza batzuetan, nahiz eta hizketa silaben bidez gauzatu, azentua da erritmo antolaketaren funtsa, hau da, azentuka antolatzen dute erritmoa. Hizkuntza horiei azentu-aldiko hizkuntzak deritzaie.
 
== Erreferentziak ==