Eremutar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:OnuphriusByzantineIcon4thCentury.jpg|thumb|160px|San [[Onofre]] [[IV. mendea]]n [[Egipto]]ko basamortuan bizi izan zen eremutarra.]]
{{beste erabilpenak|kristau monjeari|karramarroa|Ermitau (karramarroa)}}
'''Eremutarra''' edo '''eremita''' ([[latin]]ezko {{lang|la|''eremīta''}}, hau [[greziera]]zko {{lang|grc|''ἐρημίτης'' edo ''ἔρημος''}}etik, "''basamortua''") [[kristautasun|kristau]] [[monje]] bakarti bat da, beste batzuen konpainiatik urrun egotea nahi duena arrazoi [[erlijio]]soak direla-eta.
 
Eremutarra, [[III. mendea|III. mendetik]] [[V. mendea|V. mendera]] arte, jazarpenetik ihes egiteko edo askatasun osoz kontenplaziozko eta penitentziazko bizitza jarraitzeko, [[Tebaida]]ko basamortuetan eta inguruko eskualdeetan, eta, jarraian, toki bakartietara erretiratu ziren kristau guztiei eman zitzaien izena da. Esaten denez, lehen eremutarra, [[Paulo, Egiptoarra]] izan zen, basamortuan 90 urtez bizi izan zena, [[250]]etik [[340]] arte, eta, honen ondoren, [[San Palemon]], [[Anton Abadea]], [[Jeronimo Estridongoa]], San [[Pakomio]], [[San Makario]], San [[Simeon Estilita]] eta abar aipatzen dira.
12. lerroa:
[[Fitxategi:The-Church-with-Sandals.jpg|thumb|Çarıklı Kilise kobazuloak.]]
 
[[Turkia]]ko [[Kapadozia]] eskualdea arras aberatsa da eremutarren kobazulo eta antzinako labar-monasterioei dagokienez, munduko ingurune zabalenetarikoa mota honetakoa barne hartzen duelarik. [[IV. mendea]]n lehenengo eremitak joan ziren ingurune honetara, eta gaur egun '''Göreme''' eremuan haitz kontzentrazio handiena dago, eskualdean zehar beste hainbat sakabanatuta badago ere. Tokalı, Elmalı, Barbara, Yilanlı, Karanlık eta Çarıklı elizak nabarmentzekoak dira Göremen, [[XI. mendea|XI. mendekoak]] direnak eta haitzen barruan egindakoak daudenak.
 
== Euskal Herrian ==
[[Araba]]n ere labar-multzo ikusgarria dago, [[Europa]]n nabarmentzekoa, [[Gaubea]], [[Trebiñu (barrendegia)|Trebiñu]] eta [[Bernedo]] inguruetan batez ere. Trebiñun [[Lañu]]ko Las Gobas eta Santorkariako kobazuloak eta Bernedon [[Markiz]]ko Larreako kobak eta [[Urarte]]koak aipagarriak dira.
 
== Bibliografia ==