Donostia Unibertsitate Ospitalea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
4. lerroa:
[[2005]]ean 1.172 ohe zituen, ia 50.000 ingresu eduki zituzten urte hartan, ia 30.000 ebakuntza egin zituzten, 666.000 kanpo kontsulta inguru eta ia 145.000 larrialdi atenditu. Datu ekonomikoei dagokienez, 2012ko ustiapen-gastuak 404.482.740 euro izan ziren.
 
[[Donostia]]n kokatuta dago, [[Zorroaga]] auzoan. [[Institutu Onkologikoa]]ren alboan eta [[Gipuzkoako Poliklinika]]tik hurbil dago. 2011n 29 operazio-gela zeuden eta 38.845 ebakuntza egin ziren. [[Biodonostia|BioDonostia]] ikerketa-institutuaren sorreraren ondoren ikerketa-funtzioak areagotu dira. Ospitaleko Larrialdi Orokorrek 2012an ''"Best in Class"'' saria lortu zuten bosgarren urtez jarraian. Ospitaleak 2011tik Hemodinamikako Unitatea dauka eta bertan 2000 ebakuntzatik gora espero da urtero egitea. Duela hainbat urte ospitaleak [[Joanes Etxeberri saria]] instituzionalizatu zuen Gipuzkoako Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko, eta 2012ko edizioan Gipuzkoako Medikuntzako eta Erizaintzako fakultateko irakasle zein ikasleentzat zabaldu zen sariketa. Ospitaleak urtero egoiliar onena ere saritzen du eta langileei dagokienez % 77 emakumezkoak ziren 2011n eta % 23 gizonezkoak (langile-kopurua 2011n: 4.068). Langileen adin-tarteari dagokionez, 50 urtetik gorako langile-kopuru handia du, eta 2012an 20 urtetik 29 bitartekoak % 5 baino ez ziren.
 
== Historia ==
[[Fitxategi:Donostiako ospitalea 0001.JPG|thumb|leftezkerrera|200px|Sarrera nagusia.]]
 
Historikoki, [[Donostia]]ko ospitaleak hiru izan dira: Arantzazuko Erresidentzia, Gipuzkoako ospitalea eta Amarako ospitalea edo "Toraxeko Gaixotasunen ospitalea". Hiru hauetaz gain, laugarren eraikin bat izan zen lehena eremu hartan egindakoa: [[Psikiatria]]ko pabiloia Azken hau da zaharrena, [[1953]]ko [[abuztuaren 12]]an inauguratu baitzuten. [[Tuberkulosi]]aren gaixoak atenditzeko sortu zuten, beti ere.
 
Bestela, [[1960]]ko [[martxoaren 19]]an inauguratu zuten Ospitale Probintziala edo Gipuzkoakoa, [[erizaintza]]ren eskola izateko egin zuten eraikinean. Urte hartan bertan, [[abuztuaren 15]]ean ''Residencia Sanitaria del Seguro Obligatorio de Enfermedad'' zelakoa, erresidentzia, zabaldu zuten.
 
[[Osakidetza]]ren sorrerarekin, hiru zentroak bertan sartu zituzten, [[1985]]etik aurrera. Halaber, izen berriak hartu zituzten, Arantzazuko, Gipuzkoako eta Amarako ospitaleak alegia.
27. lerroa:
 
{{Euskal ospitale aurkibidea}}
 
 
[[Kategoria:Donostiako ospitaleak]]