Carlos Gorostiza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t bizialdia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
 
1. lerroa:
{{biografia infotaula automatikoa}}
'''Carlos Gorostiza''' ([[Buenos Aires]], [[Argentina]], [[1920]]ko [[ekainaren 7]]a - [[Buenos Aires]], [[2016]]ko [[uztailaren 19]]a) argentinar [[antzerki]]gilea izan zen. XX. mendearen erdialdeko Argentinako antzerki-joera berriaren sortzailea.
 
== Biografia ==
Argentinako antzerki independentea deitu dena sortu zuen, eta bere garaiko antzerkigileen aitzindari izan zen, antzerkigintzaren giltzarri, Hego Ameriketako antzerkigintza aztertu dutenentzat. [[Olerkigintza|Poesia]], antzerki-lanak eta [[txotxongilo]]a egiten hasi zen berak sortutako konpainiarekin (''Los títeres de la estrella grande''). Konpainia horrentzat idatzi zituen, besteak beste, ''La clave encantada'' (1943) eta ''Nuevos títeres'' (1949). Azkeneko urte horretan, arrakasta handia izan zuen antzerki independentearen munduan, ''El puente'' ("Zubia") obrarekin. Handik aurrera, [[Hispanoamerika]]ko antzerkigile ospetsuenetako bat izan zen.
 
Gorostizaren antzerki-lanak, [[errealismo]]aren konbentzioetatik irten gabe, Buenos Airesko kaleko hizkerarekin, jendea, ohiturak eta gizarte-harremanetan sortzen diren arazo moralak aztertzen ditu, [[existentzialismo]]tik gertu dagoen ikuspegi bati jarraituz.
 
Lan aipagarriak ditu, besteak beste: ''Marta Ferrari'' (1954, [[film (zinema)|filma]]), ''El pan de la locura'' (1958, "Eromenaren ogia", antzezlana), ''Los prójimos'' (1967, "Hurkoak", antzezlana), ''El lugar'' (1970, "Lekua", antzezlana) eta ''Aeroplanos'' (1989, "Aireplanoak", antzezlana), ''El patio de atrás'' (1994, "Atzeko patioa", antzezlana) , ''Vuelan las palomas'' (1999, "Usoek hegan egiten dute", [[eleberri]]a), ''La buena gente'' (2001, "Jende ona", eleberria), ''El merodeador enmascarado'' (2004, "Kuxkuxero mozorrotua", oroitzapenak).
13. lerroa:
 
{{bizialdia|1920ko|2016ko|Gorostiza, Carlos}}
 
[[Kategoria:Eusko-argentinarrak]]
[[Kategoria:Gaztelaniazko idazleak]]