Canaletto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
== Bizitza ==
 
Aita [[eszenografia|eszenografoeszenografoa]]a zuen, eta hari laguntzen jardun zuen oso gaztetatik, anaiarekin batera, [[Venezia]]n eta [[Erroma]]n (1719-120). [[Antzerki]]rako eszenografia-lanen bidez, ospe handia lortu zuen, eta jarduera hartan ikasi zituen, hain zuzen, margolaritzan bereizgarri izan zituen perspektibaren eta konposizioaren erabilera. Irudietan, bikain bateratu zituen ikuspegien osotasuna eta xehetasunen adierazpena. Trebetasun handia erakutsi zuen ikuspegien banaketa egiteko, eta perspektiba oso landua zuen. Margolaneko termino guztiak, urrunekoak eta hurbilekoak, behar bezala egokitzen zituen, kromatismo bikain eta garbitasun harrigarriz.
 
1720an, Veneziara itzuli zenean, alde batera utzi zuen eszenografia, eta hiriko ikuspegien margolaritza hasi zen lantzen, antzinateko arkitektura-osagaiak agertzen ziren ikuspegiena, hasieran batez ere.
16. lerroa:
1730 ingurutik aurrera, ikuspegi idealak alde batera utzi, eta ikuspegi errealak egiten hasi zen batez ere. Argitasunari dagokionez, irudi argiagoak margotu zituen. Orduan erdietsi zuen Canalettok bere lorpen handienetakotzat hartu den ''argi fenomenologikoa'': errealitatea ahalik eta xehetasun handienaz islatzeko argi egokia. Berezitasuna zuen, orobat, ''kamera optikoa'' erabili izana espazioaren errealitatea islatzeko eta ahalik eta margolan arrazional eta objektiboenak egiteko. Teknika horrekin leiar batek irudia proiektatzen du beira esmerilezko pantaila batean, eta margolana egiteko oinarri gisa erabiltzen da irudi hori. Horretaz gainera, formula zientifikoak erabili zituen irudiak eta arkitektura-osagaiak marrazteko.
 
Canalettok harreman estua izan zuen [[Joseph Smith]] bildumagile eta kontsularekin. Canalettoren hainbat obra esportatu zuen Smithek Ingalaterrara, eta hari eskaini zizkion Canalettok ''San Marko plazaren ikuspegiak'' eta 1740 inguruan egindako [[Padua]]ko eta [[Brenta]]ko hogeita hamaika grabatuko saila, besteak beste.
 
1740an, [[Austriako Ondorengotza Gerra|Austriako Ondorengotzarako Gerra]] zela-eta, Veneziako bisitari-kopuruak nabarmen egin zuen behera, eta enkarguak urritu egin zitzaizkion Canalettori. Hori dela eta, Ingalaterrara aldatu zen Canaletto 1746an. Hamar urte egin zituen han, nahiz eta tarteka bidaiak egin zituen Veneziara (1750 eta 1753 urteetan). Londresen lan egin zuen oro har, eta [[Tamesis]] ibaiaren eta landa-eremuen ikuspegiak margotu zituen batez ere (Tamesis ibaia Whiteball Richmond Housetik ikusita, Badminton House, Warwick gaztelua, eta abar).
 
1755ean, Veneziara itzuli zen, eta behinola izandako ospe bera izan zuen. Ezagutze ofiziala ere lortu zuen: 1763an, Akademiako kide izendatu zuten, eta urte hartan bertan Pittori kolegioko priore egin zuten.
28. lerroa:
 
{{bizialdia|1697ko|1768ko|Canaletto}}
 
[[Kategoria:Italiako margolariak]]
[[Kategoria:Rokoko margolariak]]