Bund: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Zeuden bi kategorien ordez kategoria berria. Besteak haren barruan.
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
19. lerroa:
== Historia ==
=== Sorrera ===
[[Fitxategi:ac.manif1917.jpg|thumb|righteskuinera|340px|Bundisten manifestazioa, [[1917]]an.]]
Bund erakundea [[1897]]an sortu zen, Errusiar Inperioko langile judutar guztiak elkarte bakar batean batzeko asmoz. [[Errusiako Langileen Alderdi Sozialdemokrata]] [[1898]]an sortzean, Bund erakundea mugimendu marxista bateratuaren parte izatera pasa zen, baina azken honen II Kongresuan, Bund erakundeak alderdi bateratua utzi egin zuen, honek Bundaren autonomia nazionalerako proposamena onartu ez zuelako<ref name=''aa''></ref>.
 
=== Errusiar Inperioan ===
[[1906]]an, IV Biltzarrean, berriz batu bazen ere, batasun hori formazkoa izan zen, ez benetakoa. Bundistek, [[errusiar]] mugimendu marxistaren zatiketaren aurrean, gehienbat [[mentxebike]]en alde egiten zuten (adibidez, [[1912]]ko abuztuan mentxebikeen Konferentzian parte hartzerakoan). Bund erakundea [[sionismo]]aren aurka zegoen, [[Europa]]ko [[judu]]tarrentzat [[Palestina]]n Estatu judutarra eraikitzeko emigratzea baino autonomia [[kultura]]la defendatzen zuelako eta judutarren hizkuntza legez [[hebraiera]]ren ordez [[jiddish]]era defendatzen zuelako; halere, judutar askok Palestinara emigratzeak, Bundaren militantziaren murrizketa ekarri zuen<ref name=''aa''></ref>.
 
=== Polonian, Bierrolusian eta Ukrainan ===
[[1914]]an [[Polonia]]ko Bund banandu egin zen eta alderdi propioa eratu zuen. Errusiako Bund erakundea, batez ere [[Bielorrusia]]n eta [[Ukraina]]n zen indartsua eta judutarrak pogrometatik defendatzeko [[milizia]]k antolatzen zituen<ref name=''aa''></ref>.
 
=== 1917ko iraultzan parte hartzea ===
[[1917]]an otsaileko [[iraultza]] burgesa babestu zuten, eta urte horretan batez ere [[mentxebike]]en alde egin zuen, adibidez hauen politika kontziliatzailea babestuz eta [[Urriko Iraultza]]ren aurka eginez (lider bundistarik ezagunena, [[Mikhail Liber]], mentxebikeen buruzagi izan zen). Hala ere, zuriek eramandako [[pogrom]] gogorrek bundista asko [[boltxebike]]engana hurbildu zituzten, Bundaren barruan zatiketa prokomunista bat sortuz (1920an Bielorrusiako [[Homel]] hirian izan zen zatiketa erabatekoa)<ref name=''aa''></ref>.
 
Bundista batzuek boltxebikeekin lan egitera pasa ziren, adibidez [[David Petrovski]] (Sobietar Industria Astunerako Herri Komisarioa 1932-37) eta [[Moisei Rafes]] (Kominternaren ordezkaria [[Txina]]n eta Sobietar Zinema Konpainiaren zuzendaria). [[SESB]]en, Bundaren “''[[post mortem]]''” lorpenik handiena, [[Birobidzhan]]eko Judutar Oblast Autonomoaren sorrera izan zen. [[Polonia]]n alderdi aktiboa izan zen [[Bigarren Mundu Gerra]] bukatu arte, eta [[nazismo]]aren aurkako erresistentzian (esaterako Vartsoviako Ghettoko Matxinadan) parte hartu zuen. Gaur egun ez da alderdi bezala existitzen, baina badaude Bundaren ondarea bizirik mantentzen duten zenbait judutar gune kultural<ref name=''aa''></ref>.
 
== Erreferentziak ==