Brandeburgoko Atea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
== Arkitektura ==
[[Fitxategi:Puerta de Brandemburgo.JPG|thumb|Brandeburgoko Atea, hiriko toki turistikorik erakargarrienetakoa da.]]
Brandeburgoko Atea, [[Carl Gotthard Langhans]]ek eraikia, hareharriz egina dago. 26 metroko garaiera, 65,5 metroko zabalera eta 11 metroko luzera du. Bere estiloa, [[neoklasizismo]] goiztiarrean sailkatzen da. [[Atenas]]eko akropoliko propileoak oroitarazten ditu. Bost pasabide ditu, horietatik, erdikoa da zabalena, albo bakoitzean beste bi ate estuago dituelarik. Zutabeak doriar estilokoak dira, ildotuak, eta, oinarrian, 1,75 metroko diametrora heltzen dira. Goialdea eta pasabideen barnealdea, [[Herkules]], [[Marte (mitologia)|Marte]] eta [[Minerva]] irudikatzen dituzten erliebez beteta daude. Herriko [[harresi]]a bota ondoren ([[1867]]-[[1868]]), [[Karl Friedrich Schinkel|Friedrich SchinkelSchinkelen]]en ikasle zen [[Johann Heinrich Strack]]ek, alde banatan, bi [[arkupe]] nagusiak jarri zituen.
 
Atea, 5 metroko garaiera duen eskultura batek koroatzen du, Kuadriga, Johann Gottfried Schadowk eginikoa [[Garaipena (mitologia)|Garaipenaren]] jainkosa, lau zaldik hirirantz tiratutako gurdi batean irudikatzen duena.