Benvenuto Cellini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artegia (eztabaida | ekarpenak)
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
 
== Biografia ==
[[Florentzia]], [[Siena]], [[Pisa]] eta [[Erroma]]n ikasi zuen. Hemeretzi urterekin Erromara jo behar izan zuen, Florentzian izan zuen liskar baten ondoren. [[1529]]. urtean lantoki bat sortu zuen Erroman, [[Klemente VII.a]] Aita Santuaren laguntzaz, eta urregintzako lan bikainak egin zituen han ([[Leonardo da Vinci|Leonardo]], [[Rafael]], [[Michelangelo]] eta [[Filippino Lippi]]ren irudietan inspiraturiko diruak eta dominak).
 
[[Frantzisko I.a Frantziakoa|Frantzisko I.ak]] gonbidatuta, [[Frantzia]]ra aldatu zen, eta bertan bizi izan zen [[1540]]tik [[1545]]era. Frantzisko I.arentzat, ''Gatzontzia'' (Kunsthistorisches Museum, [[Viena]]), lan ospetsua, egin zuen, urre, zilar eta esmaltezkoa. Itsasontzi baten forma du eta bi irudi agertzen dira: batetik [[Neptuno (mitologia)|Neptuno]] -ontziaren babesle- eta bestetik, [[Zeres (mitologia)|Ceres]], [[piperbeltz]]aren zaindari. Lan hori Florentziako eskulturaren oroigarri da, eta [[Fontainebleauko eskola]]ko manierismoaren dotoretasunaren arabera egina da. Garai hartako obra nagusia, ordea, ''Fontainebleauko ninfa'' ([[1543]], [[Louvre museoa|Louvre]] Museoa) [[behe-erliebe]] bikaina izan zen. Hura izan zen tamaina handian egin zuen lehenengo saioa.
 
[[Fitxategi:Persee-florence.jpg|thumb|leftezkerrera|200px|''Perseo'', [[1545]]-[[1554]], Loggia dei Lanzi, [[Florentzia]]]]
[[1545]]. urtean Florentziara itzuli eta, Mediciko [[Cosimo I.a Medici|Kosme I.aren]] babespean, bere eskultura-obra handienak egin zituen ondoko urteetan: ''Cosme I.a'' (1545-[[1548]], [[Bargelloren jauregia|Museo Nazionale del Bargello]], Florentzia), ''Narciso'' (1548) eta ''Perseo'' (1545-1554, Loggia dei Lanzi, Florentzia), bere eskultura ospetsuena. [[1555]]-[[1562]] bitartean ''Gurutzefika'' egin zuen, [[haitzurdin|marmolezko]] lana. [[Frantzisko I.a Medicikoa]]k Espainiako [[Filipe II.a Espainiakoa|Filipe II.ari]] eman zion opari, eta [[El Escorial|El Escorial monasterioan]] dago gaur egun. Lan horretan -erabateko biluzia- aipatzekoak dira [[anatomia]]ren xehetasunak.
[[Fitxategi:Saliera.png|thumb|Gatzontzia, Viena]]
25. lerroa:
 
{{bizialdia|1500eko|1571ko|Cellini, Benvenuto}}
 
[[Kategoria:Italiako eskultoreak]]
[[Kategoria:Eskultore manieristak]]