Euskal Herria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t Acartonado wikilariaren aldaketak ezabatuz, Iñaki LL wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
42. lerroa:
| ohar2 = Berez, euskaraz dakiena esan nahi du; hala ere, hainbatetan euskal herritar-en sinonimotzat erabiltzen da, nahiz eta erabilera nahasgarria den.
}}
'''Euskal Herria''' [[Europa]]ko herrialde bat da. Historikoki [[euskaldun]]en eta [[euskara]]ren lurraldea da, [[Pirinioak|Pirinio]] mendien mendebaldean kokatua, [[Frantzia]] eta [[Espainia]]ren arteko muga egiten duen mendilerroaren inguruan, eta [[Bizkaiko golkoa|Bizkaiko golkorantz]] zabaltzen dena. Zazpi herrialde edo probintzia historiko ditu: [[Araba]], [[Bizkaia]], [[Gipuzkoa]], [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]], [[Nafarroa Garaia]] eta [[Zuberoa]]. Hala ere, ez dago haien arteko antolamendu politiko-administratibo egituraturik. Guztira, Euskal Herriak 20 .950,3 [[kilometro koadro|km²]] ditu, eta 3 .127 .994 biztanle zituen [[2016]]an<ref>{{Erreferentzia|abizena=udalbiltza.eus|izenburua=Udalbiltza|url=http://www.udalbiltza.eus/Euskal_Herriari_begira/Mapa|aldizkaria=www.udalbiltza.eus|sartze-data=2018-02-16}}</ref>.
 
[[Iruñea]] hiriburutzat jo ohi da, arrazoi historikoak direla kausa, nahiz eta izendapen ofizialik ez den. Halaxe iritzi zion [[XVIII. mendea]]ren hasieran [[Joanes Etxeberri|Joanes Etxeberri Sarakoak]]: «Iruiñea eskualdunen hiri buruzagia».<ref>[http://klasikoak.armiarma.com/idazlanak/E/EtxebSaraHatsapenak004.htm Joanes Etxeberri, «Etxeberri Sarakoa»: ''Eskuararen hatsapenak'' (c. 1718)]</ref> Hiririk handiena [[Bilbo]] da, eta [[Gasteiz]] ''de facto'' [[Euskal Autonomia Erkidego]]aren hiriburua da<ref group="oh">Ezein legetan ez da zehaztu, oraingoz, Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburua zein den.</ref>. Gainera, beste hiru udalerrik dute 100 .000 biztanle baino gehiago. 1980tik aurrera, Euskal Herria hiru eremu politikotan banatu da: [[Euskal Autonomia Erkidegoa]] eta [[Nafarroako Foru Komunitatea]] Espainian, eta [[Ipar Euskal Herria|Frantziako euskal lurraldea]] [[Pirinio Atlantikoak|Pirinio Atlantikoetan]], 2017tik [[Euskal Hirigune Elkargoa]] bilakatua. Euskal Herriko biztanleei '''euskal herritar''' edo —egun gutxiago erabiltzen den izena— '''euskotar''' deritze; lurraldeari izena eman dion hizkuntza ezagutu edo hitz egiten dutenei, berriz, [[euskaldun]].
 
Euskal herriaren lehen aipamena XVI. mendekoa da, [[Joan Perez Lazarraga|Juan Perez Lazarraga]] egile arabarrak eta [[Joanes Leizarraga]] nafarrak idatzita. Euskaldunak egungoan baino lurralde zabalagoan bizi izan dira iraganean, eta egungo lurralde identifikazioa XVII. mendean hasi zen eratzen ([[Axular]] idazleak euskaldunen egungo hedadura politiko-administratiboa aipatzen du [[Gero (Axular)|Geroren]] [[Hitzaurre|aitzin-solasean]]). [[Gizaki]] modernoa orain dela 35 .000 urte iritsi zen gaur egungo Euskal Herrira, eta [[Euskal Herriko historiaurrea|historiaurrean]] [[labar-arte]]a zein hainbat [[monumentu megalitiko]] utzi zituzten. VII. mendetik aurrera, [[Baskoi|Erdi Aroko baskoiak]] agertzen hasi ziren, eta[[Baskoniako Dukerria|Baskoniako Dukerriaren]] inguruan kokatu ziren.
 
824an, [[Iruñeko Erresuma]] hasi zen eratzen Orreagako Guduen lorratzean ([[Orreagako gudua (778)|778]] eta [[Orreagako gudua (824)|824]]), [[Antso III.a Garzeitz Nagusia|Antso III.a Handiaren]] erresumatik XII. mendera Nafarroako Erresuma bihurtzekoa. [[Errando II.a Aragoikoa]] gaztelar leinuko erregeak, baina, garai bateko [[Nafarroako konkista|Nafarroaren erdigunea inbaditu]] zuen [[1512|1512an]], eta [[Gaztelako koroa|Gaztelako Koroari]] atxiki. Pirinioez iparraldera, [[Nafarroa Beherea|Nafarroa independenteak]] mende batez iraun zuen. [[Frantziako Iraultza|Frantziako Iraultzaz]] eta [[Karlistaldi]]en garaian, [[Frantzia]] eta [[Espainia|Espainiako]] [[Nazio-estatu|nazio estatuen]] [[Antzinako Erregimenaren krisia|zentralizazioa gailendu zen]]. [[XIX. mende|XIX. mendean,]] baina, [[Industrializazioa Euskal Herrian|industrializazioaren epelean]], [[eusko abertzaletasun]]a sortu zen. XX. mendera arte, hala ere, gerra gogorrek astindu zuten Euskal Herria, [[Francoren diktadura]] zapaltzailea ere tartean. [[Euskal Herriko gatazka|Euskal gatazka]] piztu zen testuinguru horretan.
 
== Izena ==