Balea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
7. lerroa:
 
== Biologia ==
Gaur egungo animaliarik handiena da; gutxi giorabehera, 30 m luze izaten da, eta 150 tonako pisua har dezake. Larrua leuna, ilerik gabea du, eta haren azpian 50 zentimetroko gantz-geruza du. Hori dela eta, animalia horiek -1 °C eta 30 °C arteko tenperaturak jasan ditzakete. Baleak, beste zetazeoek bezala, uraren azalera igo behar izaten du arnasa hartzera, ugaztuna izaki, oxigenoa airetik hartzen du eta. Aurreko gorputz-adarrak [[hegats (zoologia)|hegats]] bihurtuak ditu igeri egiteko, gorputzaren alde banatara. Isatsa etzana du eta ez zutik, arrainek ez bezala. Ahoan ez du hortzik; haien ordez, adarkizko xaflak eta bizarrak ditu, eta mihi luzea ere bai.
 
[[Oskol]]dun txikiak, [[alga]]k eta [[plankton]]a janez elikatzen da; horretarako, bizarretatik barrena ura xurgatu eta kanporatu egiten du atzera; hala, urarekin batera sartzen zaion janaria bereganatzen du. Bizarren eginkizuna janariari eustea da; horregatik dute sarearen tankera. Arnasa hartzeko, bi zulo ditu buru gainean eta ur azpitik azalera igotzen denean, indar handiz jaurtitzen du kanpora biriketako airea bi zulo horietatik. Jaurtitzen duen ur-zorrotadari esker jakiten zuten arrantzaleek balea non zegoen. Balea ur azpian luzaro egon daiteke, bihotza poliki mugitu eta [[gihar]]retan [[mioglobina]] ugari duelako.
17. lerroa:
 
== Balearen ekonomia eta ehiza ==
Balearen parte guztiak aprobetxatzen dira. Hala, lumera, gihar eta hesteetatik xaboiak egiten dira; gibeletik, olioa; guruinetatik, intsulina, kortisona eta beste hormona batzuk lortzen dira; eta haragia jatekooso estimatua da. Gaur egun, garai bateko eskuzko arpoiaren ordez, arpoi leherkaria jaurtitzen zaio kanoi berezi batez. Kanoi hori 1860an asmatu zen; ordurako, ordea, hainbat balea espezie galtzen hasiak ziren.
 
Nazioarteko hainbat hitzarmen izenpetu dira bale-arrantza debekatzeko. Gaur egun, ia munduko herrialde guztiek akordio horiek sinatuta dauzkate; hala ere, balea harrapatzen segitzen da eta galtzeko arriskuan dago. [[Norvegia]], [[Japonia]] eta [[Groenlandia]] herrialde ehiztari nagusiak dira.
26. lerroa:
[[Herman Melville]] idazle [[Ameriketako Estatu Batuak|estatubatuarrak]] ''"Moby Dick"'' eleberri famatua idatzi zuen [[1851]]n, balearen harrapaketaren inguruan. Urteen joan-etorrian, lan hori behin baino gehiagotan [[zinema]]ratu dute, eta istorioa mundu osoan famatua da.
 
[[2002]]an ''"The Whale Rider"'' pelikula [[Zelanda Berria|zeelandaberrizeelandaberritarra]]tarra pantailaratu zuten: film horrek [[maori]]en kulturan baleak daukan garrantzi kulturala ondo islatzen du.
 
== Euskal Herrian ==
51. lerroa:
* [[Balea gris]]a (''Eschrictius gibbosus'').
* [[Groenlandiar balea|Balea groenlandiarra]] (''Balaena mysticetus'').
* [[Balea urdin]]a (''Sibbaldus musculus'').
* [[Sardako balea|Euskal balea]] edo sardako balea (''Eubalaena glacialis'').