Ateburu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi:Linteau.medieval.png|thumb|250px|Ateburua, bi euskarriren gainean<br />([[Eugène Viollet-Le-Duc]], [[1856]])]]
'''Ateburua''' edo '''atalburua''' egitura-elementu horizontala da, bi euskarriren arteko hutsarteak igaro eta goiko elementuak (horma batez ere) eusteko erabilia. Leihoak igarotzeko atalari '''leihoburu''' deritzo.
 
Hutsarteak irekitzeko ateburuak erabiltzen duen [[arkitektura]] edo eraikuntzari ateburu-arkitektura (edo [[arkitrabe]]-arkitektura) deritzo, eta [[arku (arkitektura)|arkuak]] erabiltzen duenari [[ganga (arkitektura)|ganga]]-arkitektura. Ateburu-arkitekturaren adibide nagusiak, harriz egindakoak, [[egiptoar arkitektura|Antzinako Egiptoko arkitektura]] eta [[greziar arkitektura|Antzinako Greziako arkitektura]] dira.
 
Eraikinetako sarrera elementu garrantzitsua denez, sinbolikoa izateraino, ohikoa da ateburuek garrantzi berezia hartzea. Hori dela eta, ateburu ugari apainduak ageri dira, margotuak edo zizelkatuak, barruko funtzioaren azalgarri. Sarri, eraikinaren materiala baino material hobea erabiltzen da, egitura eta sinbolo funtzioak betetzeko.
 
== Motak ==
33. lerroa:
(''Etxe haur egin dute Betiri Etxart eta Aimia Iriartek'')
 
Nahiz eta etxe edo baserriek izen berezi bat izan, atalburuetan ez zen ia inoiz idazten. Hala ere, gaur egun eraikuntza modernoetan sarritan ezarri ohi da etxearen izena atalburuan.
 
== Ikus, gainera ==