Sociedad Deportiva Tirán: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-borobil +biribil)
35. lerroa:
2003. urtean [[San Miguel Liga|TKE ligaren]] sortzaileak izan ziren, baina bigarren denboraldian [[Galiziako Traineruen Liga|Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligara]] jeitsi ziren jeitsiera faseko estropadan helmugako balizan gaizki sartzeagatik. Urte eskas batzuk pasa ondoren 2007. urtean Galiziarren liga irabazi eta berriz TKE ligara igotzea lortu zuten. Ordutik bertan ari dira, eta urtetik urtera sailkapenean gora egin dute. 2012 denboraldian bikain aritu ziren, ligan laugarren eta Kontxako banderan hirugarren egin baitzuten.
 
2013ko denboraldirako tripulazioaren erdia aldatu duteeta traineru irregularra izan da. Hala ere TKE Ligan bosgarren postua lortu dute eta honetaz gain bi bandera eskuratu dituzte. Denboraldia borobiltzekobiribiltzeko hirugarren aldiz jarraian sailkatu dira Kontxako Banderarako. Aipatzekoa ere bada azken sei urtetan bost [[Galiziako Traineru Txapelketa|Galiziako txapelketa]] irabazi dituztela.
 
2015ean berriz itzuli ziren Kontxara eta 2016an errepikatu zuten, bietan zazpigarren postuarekin konformatu behar izan zuten. 2016an ordea arraunlari batek positibo eman zuen estropada ondorengo kontrolean eta urtebete beranduago deskalifikatua izan zen<ref>{{Cite web |url = http://www.diariovasco.com/remo/banderadelaconcha/tiran-descalificado-bandera-20170713111302-nt.html# |izenburua = Descalifican a Tirán de la Bandera de La Concha de 2016 |egunkaria = Diario Vasco |data = 2017ko uztailaren 13an |hizkuntza = es }}</ref>. Ligan erdialdean dabil azken urteetan, 2015ean zazpigarren, 2016an seigarren eta 2017an berriz ere zazpigarren. 2017an berriz ere Kontxan aritu zen, hamalaugarren aldiz. 2018 denboraldian taldea eraberritu du baina Ligan azken postuan gelditu eta maila galdu du.