Antonio Mingote: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
}}
 
'''Antonio Mingote Barrachina''' ([[Sitges]], [[Bartzelona]], [[Katalunia]], [[1919]]ko [[urtarrilaren 17]]a - [[Madril]], [[2012]]ko [[apirilaren 3]]a<ref name=eitb>[http://www.eitb.com/eu/kultura/artea/osoa/862486/antonio-mingote-hil-da/ Antonio Mingote hil da] Eitb.com</ref>) [[gaztelania]]zko idazlea, marrazkilaria, umorista eta [[Real Academia Española|Espainiako Errege Akademiako kidea]] izan zen. Zenbait [[eleberri]] —''Las palmeras de cartón'' (1948), ''Los revólveres hablan de sus cosas'' (1953), ''Adelita en su desván'' (1991)—, [[ipuin]]ak eta [[antzerki|antzezlanen]] bat edo beste —''El oso y el madrileño'' (1973)— idatzi zituen, baina [[umore]]zko marrazkilari gisa egindako lan handiagatik da ezaguna eta ospetsua.
 
Kazeta eta egunkari askorentzat egin zuen lan, ''La Codorniz'' aldizkariarentzat eta ''[[ABC (argipena)|ABC]]'' egunkariarentzat, besteak beste, eta dibulgazio historiko-umoristikoko liburu asko argitaratu zituen: ''Historia de la gente'' (1955), ''Historia de Madrid'' (1961), ''Historia del traje'' (1963), ''5 años de Madrid'' (1978), ''El mus: historia, reglamento, técnica, vocabulario'' (1980), ''Mingoterapia'' (1994) eta ''Pierna creciente, falda menguante''.
 
Gainera, antzerkirako eszenografiak eta jantzietarako ereduak egin zituen, margolanak, eraikuntzetarako muralak, zinema eta telebistarako gidoiak eta abar. Mingoteren estilo grafiko eta literarioan sotiltasuna eta ironia nabarmentzen dira. Marrazki-lerro azkar eta zehatzen bidez, maisu izan zen nortasuna eta ideologia deskribatzen.
21. lerroa:
 
{{Bizialdia|1919ko|2012ko|Mingote, Antonio}}
 
[[Kategoria:Sitgestarrak]]
[[Kategoria:Kataluniako espainiar nazionalistak]]