Antonio Aranaga: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
3. lerroa:
[[Jazinto Rivas]] ''Elgeta''ren ikaslea,<ref>[https://www.scribd.com/doc/247284835/Una-Pequena-Historia-de-La-Trikitixa-Castellano Una pequeña historia de la trikitixa]</ref> [[Migel Arregi]] ''Iturbide''rekin batera aritu zen.
 
Franzisko Antonio Aranaga Aramendi, Auntxa bezala ezagun egin zen Urrestilako trikitilaria da. 1910. urtean Urrestillako Zubiondo etxean, eta bertan bizi izan zen 2001. Urtean abenduaren 13an Santaluzi egunez hil zen arte.
 
== Auntxa izengoitia ==
12. lerroa:
== Zortzi duroko soinua ==
 
Azpeitira joaten zen bakoitzean bertako denda batean ilara bakarreko soinua ikusten omen zuen eta harekin amestu omen zuen denbora luzez. Berak hura ezingo zuela ordaindu pentsatzen bazuen ere, lagun bat bidali zuen haren prezioagatik galdezka: “zortzi duro” balio zuela esanez itzuli omen zen azken hau bertatik.
Etxera joan bezain laster hautsi zuen eltzeitsua eta txanpon guztiak ondo zenbatu ondoren 6 duro behintzat bazeuzkala konturatu zen.
Nola hala bildu omen zituen falta zitzaizkion 10 pezeta haiek eta baita soinu hura erosi ere. Ez omen zion ordea amari egia osoa esan, garesti xamarra irudiko zitzaiolakoan edo.
 
19. lerroa:
 
Hala hasi zen 11-12 urterekin bere kasa ilara bakarreko soinu harekin ikasten. Baina bere kasa gutxi aurreratzen zuela ikusita edo gerra aurreko soinujole onentsuentzat zeukaten Kandido Beristainekin ikasten hasi zen: honek solfeoa bazekien eta 33, 34 eta 35. urteetako soinujole txapelketak irabazia zen. Honekin 6 hilabete egin ondoren Zestoako Antton Balzolarengana jo zuen eta hilabete batzuk geroago berriz garai hartan moda-modan zegoen maisuarengana: Elgetarengana hain zuzen ere. Balzola bezalaxe, hau ere etxera etortzen omen zitzaion irakastera.
Hilabete gutxiren buruan hala moduko errepertorio bat osatu omen zuen eta lehen erromeriak ematen hasi zen. Laster geratu zitzaion motz samar ilara bakarreko soinu hura eta Bilboko Zengoitiara joan zen Larrinaga soinu berri bat erostera, 250 pezeta ordaindu zuelarik eta beste 100 bere maisu eta lagun zen Antton Balzola eta bere joan etorri eta otorduak ordaintzeko.
Batez ere aurrez aurre ikasi zuen Auntxak, baina gramofono koxkor bat erosi omen zuen behinola eta bertan Gelatxo edota Kanpazarren piezak behin eta berriz entzunaz ere ikasi omen zuen piezarik. Gehiago osatze aldera berak sortutako piezak ere gehitzen zizkion errepertorioari.
 
== Lehenengo saioak ==
27. lerroa:
Lehen erromeri eta ezteietan jotzen aritu ondoren bereziki gogoan zuen Auntxak Joxe Mari Iriondok eginiko elkarrizketetan 13 urterekin Zestoako bainuetxean eginiko saioa. Bertan 3 egunez aritu omen zen soinu jotzen, Txokolo zaharraren pianoarekin txandakatuz. Azken honek jada bazuen mutikoaren dohainen berri eta horregatik gonbidatu zuen berarekin jo zezan. Ordura arte jo zituen erromeri eta ezteien aldean konpromiso handia zela ohartu bazen ere, gerora inoiz izango zuen baino ausardia handiagoz onartu omen zuen lehen erronka hura.
3 egunetako lan hura amaitzean, ordura arte sekula ikusi ez zituen zilarrezko 4 txanpon ordaindu omen zioten Auntxari lan haregatik: 4 duro hain zuzen ere. Etxeratzean ordurako lotan zen ama esnatu omen zuen ordaindu zutena erakusteko.
“Ba al dakik zenbat diru den hau?” esan omen zion honek ikusitakoa sinistu ezinda.
Orduan asko iruditutako ordain hura, gerora 8 duro eskatzen hasi zen, eta baita 16 duro inguru kobratzera iritsi ere 3 egun irautera iristen ziren eztei haiengatik horretaz gain ezkontza egiten zen baserriko ogi, babarrun eta bestelako jakiak ere ordainetan jasotzen zituelarik, hauek gerra ostean dirua bezain preziatuak baitziren, eta etxean 7 seme-alaba zan zituela kontuan hartuta are gehiago.
50. hamarkadatik aurrera ordea ezteiak baserrietan egitetik jatetxeetan egitera pasa omen ziren.
35. lerroa:
Gerra hasi baino hilabete batzuk lehenago ezkondu zen 1936ko otsailean, Maria Inazia Aldalur Gabilondorekin eta 8 seme-alaba izan zituen, haietako bat jaio eta 13 egunera hil bazitzaion ere.
Ama alarguna izateagatik libratu omen zen soldaduskatik eta gaixotasun bategatik libratu omen zen ezkonberritan iritsi zitzaion gerra hartatik, nahiz eta beranduago Burgosko espetxean amaitu zuen. Auntxa ez zen gerra garaiko eta ondorengo urteetako abenturak kontatu zalea. Urrestillan bertan ere auzotarren arteko giroak asko aldrebestu zen nonbait. Jende askori euren ondasunak kentzen omen zizkieten orduan eta Auntxari soinua kendu zioten orduan.
Bere emazte Maria Inaziak kontatu zuenez, garai hartan inguruko erreketeak etxez etxe bertakoei zer kenduko ibiltzen ziren. Eta Auntxanera ere etorriko zirela pentsatuta soinua Maria Inaziaren etxean gorde omen zuen. Hala ere joan etorri askotxo egiten hasi omen ziren, inguruko herritarren batek soinu haren berri emanda edo, eta azkenean bere borondatez eman omen zien Auntxak soinua. Penatan egon zen luzaroan handik hilabete batzuetara Madril inguruko herrixka bateko taberna batean agertu zela esan zioten arte.
Inguruko gazte batzuek jatetxean egindako gastua ezin ordainduta utzi omen zuten bertan. Denborarekin damututa ordea, errekete gazte hark karta bat idatzi zien soinua Madrilen zela eta ea harekin zer egitea nahi zuten galdetuz. Hauek badaezpada ezer ez egitea zela iritzita ez zuten gutuna erantzun, baina handik denbora gutxira fardel handi baten barruan itzuli zen Auntxanera militar zahar baten eskutik. Soinua ikustean ezin sinistu egon zen luzaroan.
Handik urte batzuetara, egindakoa barkatu eta soinua itzuli izana eskertzeko gosari eder bat eskainiz jaso omen zuen.
46. lerroa:
Honen aldean osteratxoa iruditzen zitzaion Irailean Zelatunen egiten zituen erromerietarako bidea, Iturriotzerako tarte hori aurrezten baitzuen joan eta etortzerakoan.
Hori bai, urte luzez hauetara joan ondoren gerra ondoan, 1940 urte inguruan Landetako Inazio Bereziartuaren tabernan jan edanen eta bertara hurbildutakoek emandako txanponen truke erromeriak egiten hasi zenean ederki eskertu zuen soinua jo beharreko lekura bizikletan 5 minutuko bidea eginez iristea. Dozena erdi saio egiterako ordea, 1941. urte inguruan, bere amari gutun anonimo bat bidali omen zioten esanez bere semeak Landetako erromerian soinua jotzen jarraitzen bazuen, bere semearen arima ez ezik, gurasoena ere galduko zela.
Orduan hasi zitzaion ama, dirua baino arima garrantzitsuagoa izango zela eta erromeri haiek uzteko eskean. Auntxari garai hartan arimak baino diruak gehiago axola bazion ere, beste 6 aldiz joaterako utzi omen zion hain kuttun zuen Landetako erromeriara joateari. Momentu hartan beste erromeriak uztekotan ere egon omen zen, baina sakonago pentsatuta soinua ez zela txarra ondorioztatu omen zuen, soinua gaitzesten zutenak baizik.
Hauetaz gain Zumarragan ere askotan aritua da Auntxa bai Santa Luzitan, baita Santa Isabeletan Elgeta eta Sakabirekin batera ere. Panderojolerik ez zuten orduan, baina diru biltzaile bat eramaten omen zuten dantzan zebiltzan gizonei txanpon batzuk eskatzeko.
Gaua bertan pasa eta biharamunean berriz ekiten omen zien. Ez omen zen hura inprobisatutako saio bat izaten ordea. Hiruzpalau hilabete lehenago elkartzen omen ziren Auntxanean eta 4 orduz ensaiatzen aritzen omen ziren pieza bakar bat ere errepikatu gabe.
Beste erromeria batzuk aipatzearren Urkiko Santikutzetan (Itsasondon), Mantximentako Santa Agedetan, Kizkitzan Pazko igandean eta Andra Mari egunean edota Ezkion San Migeletan askotan aritua da Auntxa. Azken honetan urte askoan Iturbiderekin joan bazen ere, behin huts egin eta Sakabik kendu omen zion plaza hura, nahiz eta gerora beti gonbidatu zuten, jotzera ez bazen ere festak bertan pasatzera.
Auntxa eta Iturbide jotzen dituzte askok Iparraldean aritu ziren lehen trikitilaritzat. Tokian tokiko piezak ikasi zalea zenez ondo moldatzen zen joaten zen lekuan Auntxa eta 20 urtez jarraian bera ez bazen bere iloba Antton, Auntxa II.a, urtero urtero joan omen ziren. Ordaindu ere beste inon ez bezala eta beti ere eskatutakoa baino gehiago ematen omen zieten, gerra ondoan hain preziatuak ziren Frankoetan gainera.
 
=== Garizuma ===
103. lerroa:
 
{{Bizialdia|1910eko|2001eko|Aranaga, Antonio}}
 
[[Kategoria:Azpeitiarrak]]
[[Kategoria:Trikiti musikako soinu jotzaileak]]