Antibiotikoekiko erresistentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
* bakterio erresistenteak aparteko [[proteina]] edo [[entzima]] sor dezake, antibiotikoa deusestatzen duena. Horren adibidea betalaktamasa entzima sortzen duten anduiak dira. Betalaktamasa horrek [[penizilina]], [[zefalosporina]] eta eraztun betalaktamikoa duten antibiotikoak indargabetzen ditu, eraztun hori hidrolizatzen duelako. Bestalde, erresistentzia duten beste bakterio batzuek entzima bereziak ekoizten dituzte (azetilasak, fosforilasak...), antibiotikoaren egitura molekularra aldatzen dutenak. [[Kloranfenikol]]a azetilatuz, esaterako, lortzen dute hainbat [[andui]]k antibiotiko horrekiko erresistentzia.
 
* erresistentzia lortzeko beste bide bat bakterioaren [[zelula mintz|mintz plasmatikoan]] eragindako aldaketak dira. Esaterako, antibiotiko hidrosolugarriek bakterio gram negatiboen [[zitoplasma]]ra heltzeko mintz plasmatikoaren porinak zeharkatu behar dituzte. [[Mutazio]] batek edo [[plasmido]] batek porina horien egitura aldatzen badu, antibiotikoak ezin izango du sartu. [[Tetraziklina]]rekiko erresistentzia holako mekanismo batean datza.
 
* erresistentzia eragiten duten [[gene]] batzuek antibiotikoek erasotzen dituzten bakteriar egitura batzuk aldatzen dituzte. Adibidez, [[estreptomizina]]k eta [[kloranfenikol]]ak, biek ala biek, [[Erribosoma|erribosomei]] atxikitzen dira eta [[itzulpen (genetika)|proteinen sintesia]] oztopatzen dute. Bakterioaren gene batek erribosomen egitura aldatzen badu, aipaturiko bi antibiotiko horiek ezin dute erribosomen gain jardun, eta proteinak normaltasunean sintetizatzen dira.
18. lerroa:
== Mutazioen bidez hartutako erresistentzia ==
 
[[Fitxategi:Antibiotic resistance.svg|thumb|size=180px|righteskuinera|[[Hautespen natural]]ak antibiotikoekiko erresistentzia nola zabaltzen duenaren azalpena. Goiko irudian jatorrizko populazio bakteriarra. Erdikoan antibiotikoaren jardueraren ondorioz geratzen diren [[bakterio]]ak. Beheko irudian bakterio erresistenteen zabalkundea agertzen da. Kolore horiak bakterio sentikorrak adierazten du, eta marroiak erresistenteak]]
 
[[Mutazio]]ak material genetikoan gertatzen diren aldaketa heredagarriak dira. Gerta daiteke ausazko mutazio batek erresistentzia ematea bakterio bati; honek erresistentzia hori pasatuko die bere ondorengo guztiei. Bakterioen sortze-denbora oso txikia denez (20 minutuoro [[erdibiditze]]n baitira gehienak), mutazioak azkar zabaltzen dira bakteriar populazio batean, eta egun gutxitan erresistentzia ematen duen mutazioak egundoko zabalkundea lor dezake.