Aldizkari: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
10. lerroa:
Aldizkariak faktore ezberdinen arabera sailkatu daitezke: gaia (sukaldaritza, kirola, politika, erlijioa, denbora-pasa...), zuzentzen den adin tartea edo generoaren arabera (umeak, gazteak, helduak, gizonak, emakumeak...), alor profesionalaren arabera (zientzia, zuzenbidea, ekonomia...) eta abar.
 
== Euskal Herrian ==
{{Sakontzeko|Euskarazko aldizkarien zerrenda}}
 
20. lerroa:
 
== Munduan ==
[[Fitxategi:Bundesarchiv B 145 Bild-F079099-0023, Göttingen, Schreibwarengeschäft.jpg|255px|righteskuinera|]]
* ''[[Bild]]''
* ''[[Billboard]]''
53. lerroa:
Bi jarrera politikoak erradikalizatuz joan ziren, eta, horren ondorioz, bi astekari ezagunen sorrera gauzatu zen: ''Le Réveil Basque'' gorrien aldekoa eta ''Eskualduna'' xuria.
 
''Le Réveil Basque'' Pauen zegoen talde errepublikazale batek bultzatu zuen. Elebiduna zen –frantsesez eta euskaraz idazten zuten– eta astero kaleratzen zen. 1886an plazaratu zen lehen alea eta sortzailea [[Martial Berdoly|Martial Henri Berdoly]] politikaria izan zen. Helburua nekazarien botoa eskuratzea zen eta, bertako orrialdeetan adierazten zenez behin eta berriro, [[errepublika]] aldarrikatzen zuten, erlijioaren eta euskalduntasunaren etsai izan gabe. Mezu politikoaz gainera, nekazaritzari buruzkoak eta berri laburrak ere bazetozen, guztiak [[behe-nafarrera]]z eta zubereraz. 1894an kaleratu zen azkeneko aldiz.
 
Errepublikazaleen aldizkariari aurre egitearren, [[1887]]an, Baionan, ''Eskualduna'' –''Escualduna'' hasieran, ''Eskualdun ona'' tartean– astekaria argitaratu zen. [[Louis Etxeberri]] politikariak sortu zuen eta xurien proiektu horrek etsaienak baino askoz gehiago iraun zuen, [[1944]]an kaleratu baitzen azken alea. ''Eskualduna''ren eragina handia izan zen Iparraldean, laborariengan bereziki, pentsamolde bat finkatu zuelako. Hasieran frantsesez eta euskaraz agertzen bazen ere, euskararen presentzia % 90 izatera iritsi zen, [[nafar-lapurtera|lapurtera]] eta behe-nafarrera erabiliz. [[Arnaud Pochelou]] izan zen lehen zuzendaria baina [[Jean Hiriart-Urruti]]rekin, bigarrenarekin alegia, lortu zuen astekariak gailurra jotzea: 10.000 irakurle. [[Lapurdi]], [[Nafarroa Beherea]] eta [[Zuberoa]]ko herri gehienetako berriak biltzen zituen, eta Euskal Herriko albisteak ez ezik bestelakoak ere zabaltzen zituen, ideologia bertsuko ''Le Courrier de Bayonne'' egunkaritik jasotakoak gehienak. Fedea eta nekazaritza –''Laborarier'' zen bizitza osoan iraun zuen atalaren izena– izan ziren astekariaren bi ardatz nagusiak.
[[FileFitxategi:W Bryan Euskal Herria.jpg|thumb|''Eskual Herria'' astekaria [[Kalifornia]]n (1893-1897)]]
Iparraldeko zein Hegoaldeko euskaldun asko, bestalde, Ameriketara joan ziren [[XIX. mendea]]ren erdialdean. Han euskaldunen topagune garrantzitsu batzuk sortu zituzten, euskal nortasuna gordetzearren, eta [[Montevideo]]n, [[Argentina]]n, [[Kuba]]n edo [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetan]] gune indartsuak eratu ziren. Haien helburuetako bat hizkuntza ez galtzea zen, eta, horretarako, besteak beste, euskarazko aldizkariak argitaratzeari ere ekin zioten.
 
68. lerroa:
 
Kazetaritza politikoak ere bere esparrua eratu zuen, batik bat [[Sabin Arana|Sabino Aranaren]] eskutik. [[1893]]an ''[[Bizkaitarra (aldizkaria)|Bizkaitarra]]'' aldizkaria argitaratu zuen «Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra» goiburuarekin.
[[FileFitxategi:Bizkaitarra, 1894ko apirila.jpg|thumb|Aranak bultzatutako ''Bizkaitarra'' aldizkariaren aurrealdea]]
Bi urte iraun zuen eta, [[1895]]ean, ''[[Baserritarra]]'' astekariak bete zuen aurrekoaren lekua. Euskarari buruzko pentsamolde abertzalea erakusten zuen: «Euskereari eutsi egixube zeuen Abenda ta odolaren izkerea dalako». Aranak euskararen berpiztea abertzaletasunaren sorrerarekin lotzen zuen, eta bere ideologiak ez zuen etenik izan: ''La Patria'' ([[1901]]-[[1903]]), ''Patria'' (1903- [[1906]]), ''Aberri'' (1906-[[1908]]) eta ''Aberrija'' (1908). Bestalde, lurralde bakoitzean aldizkari [[abertzaletasun|abertzale]] bana argitaratu zuen: [[Gipuzkoa]]n ''Gipuzkoarra'', [[1907]]an; ''Bizkaitarra'' [[Bizkaia]]n, [[1909]]an; [[Araba]]n, ''Arabarra'' sortu zen [[1912]]an eta [[Nafarroa]]ko ''Napartarra'' [[1911]]n agertu zen –haren jarraitzaileak ''La Voz de Navarra'' eta ''Amayur'' izan ziren–. Lau orrialdeko astekariak izaten ziren, eta euskarak % 10 betetzen zuen. Lau lurraldeetako aldizkari haien ondoren, eta abertzaletasunaren gorakada nabarmena zenez, [[Euzko Alderdi Jeltzalea]]k egunkari bat argitaratzea erabaki zuen: ''[[Euzkadi (egunkaria)|Euzkadi]]''. [[1913]]an kaleratu zen lehen zenbakia, Bilbon, eta 10.000 ale saltzera iritsi zen garairik onenean. [[Evaristo Bustintza|Ebaristo Bustintza ''Kirikiño'']] izan zen euskarazko atalaren zuzendaria eta Aranaren hizkuntza-eredua erabili zuen. [[1915]]ean, euskarak bi atal betetzen zituen, «Egunekoa» eta «Euzko Abendaren Elez» izenekoak.
 
114. lerroa:
Gerra aurreko kazetaritzak gerra garaian jo zuen gailurra. Oparoa izan zen mugaz bi aldeetan bizi izan zen garaia, [[Espainiako Gerra Zibila]]k eta [[Bigarren Mundu Gerra]]k suntsitu zutena.
 
Gerra osteko [[Frankismo|Francoren diktadurak]] isilaldi luzea ekarri zuen euskarazko hezkuntza, kultura, liburugintza… zein beste edozein arlotara. Ezin zen euskaraz hitz ere egin kalean. Askok erbesterako bidea hartu zuten: Ipar Euskal Herrira, Europara edota Ameriketara. Beste askok, Espainiako gerratik ihesi, Bigarren Mundu Gerra ere ezagutu zuten. Garai nahasiak, aldaketa politiko sakonak… horrek guztiak ondorio latzak utzi zituen euskal kazetaritzan ere. Euskarazko egunkari guztiak –eta erdarazkoak, Estatu berriaren aldekoak ez baziren– desagertu egin ziren, eta, haien ordez, erregimenaren aldeko komunikabideak ezarri ziren.
 
[[Baiona]]n, [[1939]]an, erbesteratuek kazeta berri bat argitaratu zuten: ''[[Euzko Enda]]''. Urtarrilean kaleratu zen lehen alea ''Comité Basque de secours aux réfugiés'' talde eragileari esker. José Javier Leguía buru zela, bertan idatzi zutenen artean [[Jose Migel Barandiaran]], [[Ixaka Lopez|Ixaka Lopez Mendizabal]], [[Jesus Maria Leizaola]], [[Inazio Eizmendi|Basarri]], [[Joseba Zubimendi]], [[Orixe]]… aurkitzen ziren.
134. lerroa:
[[Donibane Lohizune]]n, 1945ean, talde bat osatu zen Gernika izenekoa –zerikusirik ez zuena Barandiaranen izen bereko taldearekin–. Mugimendu apolitikoa eta askotarikoa izan nahi zuen. Ideologia ezberdineko jendea bildu zen talde honen inguruan eta 1948an ''Gernika'' aldizkaria argitaratzen hasi ziren. [[Rafael Pikabea]]ren zuzendaritzapean Lafittek, Barandiaranek, Orixek, Ixaka Lopez Mendizabalek, [[Jon Mirande|Mirandek]], [[Iratzeder]]rek, Basarrik, [[Luis Villasante|Villasantek]], [[Federiko Krutwig|Krutwigek]]… idatzi zuten bertan, era guztietako arloez: artea, olerkigintza, literatura, filosofia, filologia, etab.
 
Hegoaldean, kultura eta literatura lantzen zituen aldizkaririk ere sortu zen garai hartan. Hain zuzen, 1948an gaztelaniaz eta euskaraz hasi zen plazaratzen ''[[Egan (aldizkaria)|Egan]]'' ezaguna eta, urtebete geroago, 1949an, hain garrantzitsua izan zen ''[[Euzko-gogoa|Euzko Gogoa]]'' sortu zen erbestean, Ameriketan munduratu eta Iparraldean jarraitu zuena. ''Egan'' aldizkaria hasiera batean Real Sociedad Bascongada de Amigos del País erakundearen boletinaren gehigarri gisa plazaratzen zen. 1948an poesia eta literatura testu batzuk hasi ziren euskaraz argitaratzen eta [[1953]]tik aurrera euskara hutsean kaleratzen zen aldizkaria, [[Koldo Mitxelena]]ren lan isilari esker. Literatura ez ezik, itzulpenak, zinemari buruzko kritikak, hitzaldiak, iruzkinak, etab., azaltzen ziren.
 
1949an [[Jokin Zaitegi]] ''Euzko Gogoa'', kultura-argitalpen garrantzitsuenetakoa –agian garrantzitsuena–, hasi zen argitaratzen Guatemalan. Bederatzi urtez euskara hutsezko bihilabetekari horrek eragin handia izan zuen 50eko hamarraldian, euskal kulturan oro har eta euskal kazetaritzan bereziki. Zaitegirekin batera, [[Andima Ibiñagabeitia]]k eta geroxeago Orixek «euskararik gabe ez dago Euskal Herririk» goiburuarekin jardun zuten. Egitasmo nagusia euskara berpiztea zen, eta helburu horren inguruan euskal kulturako eta politikako lagun asko aritu zen: [[Seber Altube]], [[Telesforo Monzón|Telesforo Monzon]], Jose Migel Barandiaran, Jon Mirande, [[Txillardegi]], Villasante, Krutwig, [[Jose Antonio Agirre]] lehendakaria… Guatemalatik [[Biarritz|Miarritzera]] aldatu zuen ''Euzko Gogoa''k bere egoitza, bigarren aro bati ([[1956]]-[[1959]]) ekinez. Garai hori izan zen, hain zuzen, eraginkorrena, filosofiaz, historiaz, erlijioaz, etab., idatzi arren literaturarako joera zen nagusi.