Aktiengesellschaft: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Aktiengesellschaft''', laburdura '''AG''', [[Alemania]]n [[elkarte anonimo]]ak deitzeko erabultzen den izendapena da. Berez, ''Aktien'' ("Akzioak") eta ''Gesellschaft'' ("Konpainia") hitzen elkarketa da, alegia: "bere akzioetan oinarritzen den konpainia".
 
Halere, Aktiengesellschaft entitate juridikoak gainontzeko munduko elkarte anonimoek ez duten ezaugarri bat du: Aufsichtsrat ("Zaintza Batzordea") deritzona, honek zuzendaritza batzordearen (Vorstand) jarduera zaintzeko eginkizuna du eta bere kideak lau urtero elkarteko sozioek bozka bidez hautatzen dituzte. Zaintza batzorde hori (Aufsichtsrat) zenbaki bakoitiz osatzen da, gutxienez hiru. Zaintza batzordeko kideak ezin litezke zuzendaritza batzordeko kideak izan, ez eta alderantziz, alegia, zuzendaritza batzordeko kideak zin litezke zaintza batzordeko kide izan, honela bi batzordeen arteko independentzia mantenduz.
 
Zaintza batzordeak zuzendaritza batzordeko (Vorstand) kideak hautatu, kontrolatu eta kaleratzen ditu. Aipatutako zaintza batzorde honek zuzendaritza batzordearen (Vorstand) jarduera erregulatu eta zehazten ditu, honela enpresaren oreka ekonomiko eta finantziaria ziurtatuz.