Mediana: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
80.35.249.42 (eztabaida) wikilariaren 6551592 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
82. lerroa:
 
== Propietateak ==
 
Abantaila gisa, [[zenbaki oso|balio osoko]] aldagaietan, medianaren emaitza ere zenbaki osoa da. Adibidez, familiako haur kopuruaren [[batezbesteko aritmetiko sinple]]a 2.37 haur izan daitekeen bitartean, medianak beti balio oso bat emango du (1, 2, 3), interpretazioa erraztuz horrela.
 
Aldi berean, [[muturreko datu]]ak daudenean [[zentro-joera (estatistika)|zentro neurri]] egokiagoa da [[batezbesteko aritmetiko sinple]]a baino. Adibidez, { 1, 2, 2, 2, 3, 9 } datuetarako, mediana 2 da, zentroaren balio adierazgarri bat, batezbesteko aritmetiko sinplea zentroaren adierazgarri ez den 3,166… delarik. Muturreko datuek medianaren balioan eragin nabarmenik ez dutela eta, mediana [[estatistiko]] [[sendotasun (estatistika)|jasankorra]] dela esaten da. [[Alborapen (estatistika)|Alborapen]] handiko banakuntzetan ere, batezbestekoa baion neurri egokiagoa da.
 
Eragozpen gisa, datu guztiak kontuan hartzen ez dituela aipatu behar da. Bere kalkulua formula bidez adierazteko oztopoak izateaz gainera, ez da matematikoki garatzen erraza.
 
Propietate matematikoei buruz,
 
* <math>x_i</math> lagin datuetarako ondoko adierazpena txikien egiten duen ''m'' balioa da mediana:
 
::<math>\sum_{i=1}^n|x_i-m|</math>;