Antzinako Erroma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
No edit summary
2. lerroa:
 
[[Fitxategi:Forum Romanum panorama 2.jpg|thumb|400px|[[Erromatar foroa|Erromako Foroa]] hiriko bihotz politikoa izan zen.]]
'''Antzinako Erroma''' [[Erroma]] hiriaren inguruan sortu zen zibilizazioa izan zen. 12 mendetan zehar, zibilizazioak hiru sistema politiko izan zituen: monarkia, oligarkian oinarritutako errepublika eta, azkena, inperioa.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antzinako Erroma: egitura politikoa {{!}} Infogunea|url=http://info.ikasgune.com/eu/erromako-errepublikaren-egitura-politikoa|aldizkaria=info.ikasgune.com|sartze-data=2019-01-08}}</ref> [[Mediterraneoa|Mediterraneo itsasoko]] ingurua menderatu zuen armada eta asimilazio kulturalaren bidez. Hala ere, hainbat kausa zela eta, zibilizazioak gainbehera jasan behar izan zuen, eta, azkenean, mendebaldeko erdia behintzat, V. mendean desagertu zen. Ekialdeko erdia, [[Bizantziar Inperioa]] bilakatu zen, [[Konstantinopla|Konstantinopolis]] hiriburua zuela.
 
 
[[Antzinako Grezia]]rekin batera, Erromako zibilizazioak [[Antzinate Klasikoa]] osatzen du, egungo mendebaldeko zibilizazioaren oinarri garrantzitsu bat. Izan ere, Erromak legea, gerra, artea, literatura, arkitektura eta gramatika (besteak beste) izugarri garatu zituen.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antzinako Erroma {{!}} Infogunea|url=http://info.ikasgune.com/eu/antzinako-erroma|aldizkaria=info.ikasgune.com|sartze-data=2019-01-08}}</ref>
[[Historiografia|Historiografian]], '''Antzinako Erroma''' esaten zaio [[K. a. VIII. mendea|K. a. VIII. mendean]] [[Erroma|Erroma hiria]] fundatu zenetik [[V. mendea|K. o. V. mendean]] Mendebaldeko Erromatar Inperioa erori zen arte existitu zen erromatar zibilizazioari; [[Monarkia]], [[Errepublika]] eta [[Inperio]] garaiak biltzen ditu.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=ancient Rome {{!}} Facts, Maps, & History|hizkuntza=en|url=https://www.britannica.com/place/ancient-Rome|aldizkaria=Encyclopedia Britannica|sartze-data=2019-01-14}}</ref> K. a. VIII. mendean [[Italiar penintsula|Italiar penintsulan]] eman zen asentamendu batekin hasi zen guztia; hori Erromako hirian bilakatu zen eta honek eman zion izena ondoren sortu zen inperio osoari eta bertako zibilizazioari. Erromako inperioa izugarri zabaldu zen, antzinako inperiorik handienetarikoa bilakatzera iritsiz; hiritik gobernatua izaten jarraitzen zuen eta 50 eta 90 milioi biztanle artean zituen (munduko populazio osoaren %20, gutxi gora behera).<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Roman Empire Population {{!}} UNRV.com|url=https://www.unrv.com/empire/roman-population.php|aldizkaria=www.unrv.com|sartze-data=2019-01-14}}</ref>
 
Iraun zuen mendeetan zehar Erromako estatuak forma ezberdinak ezagutu zituen: monarkiatik hasi, Errepublika Klasikotik igaro eta inperio [[Autokrazia|autokratikoa]] izateraino. Konkista eta asimilazioen bidez lur eremu zabala kontrolatzera iritsi zen, [[Mediterraneoa]], [[Mendebaldeko Europa]], [[Anatolia|Asia Txikia]], [[Iparraldeko Afrika|Iparraldelp Afrika]] eta [[Iparraldeko Europa|Iparralde]] eta [[Ekialdeko Europa]] zatiak. Askotan [[Antzinako Grezia|Antzinako Greziarekin]] elkartu ohi da [[Antzinate klasikoa|Antzinate Klasikoa]] osatuz, bien gizarte eta kulturak antzekotasun ugari zituzten eta [[Greko-erromatar (argipena)|greko-erromatar]] moduan ezagutzen da.
 
Antzinako Erromako zibilizazioak ekarpen asko egin dizkie gaur egungo gobernu, lege, politika, ingeniaritza, arte, literatura, arkitektura, teknologia, gerra, erlijio, hizkuntza eta gizarteari.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antzinako Erroma {{!}} Infogunea|url=http://info.ikasgune.com/eu/antzinako-erroma|aldizkaria=info.ikasgune.com|sartze-data=2019-01-08}}</ref> Erromak bere indar militarrak profesionalizatu eta zabaldu zituen eta ''[[res publica]]'' izeneko gobernu sistema asmatu zuen, gaur egungo errepublika modernoen oinarri izan dena. Lorpen eta garapen izugarriak egin zituzten teknologia eta arkitekturan, besteak beste ura banatzeko [[akueduktu]] sistema osoa eta errepide sarea eraiki zuten eta baita monumentu, jauregi eta erabilera publikoko zerbitzu asko ere.<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Antzinako Erroma: egitura politikoa {{!}} Infogunea|url=http://info.ikasgune.com/eu/erromako-errepublikaren-egitura-politikoa|aldizkaria=info.ikasgune.com|sartze-data=2019-01-08}}</ref>
 
== Historia ==