Antzinako Erroma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
54. lerroa:
=== Gobernua ===
[[Fitxategi:Maccari-Cicero.jpg|thumb|352x352px|Aintzinako Erromako Senatuaren irudikapena.]]
Hastapenean, Erroma erregeek gobernatu zuten.<ref>{{Erreferentzia|izena=Matyszak,|abizena=Philip.|izenburua=Chronicle of the Roman Republic : the rulers of Ancient Rome from Romulus to Augustus|argitaletxea=Thames & Hudson|data=2003|url=https://www.worldcat.org/oclc/52432670|isbn=0500051216|pmc=52432670|sartze-data=2019-01-09}}</ref> Botere haren sorrera eta izaera ez daude argi. Baliteke botere osoa edukitzea, edo baliteke [[Erromako Senatua|Senatu]] eta Herriaren buru betearazlea baino ez izatea. Gerrari dagokionez bederen, erregearen autoritatea (''imperium'' zeritzona) absolutua zen. Erregea hiriko [[erlijio]] ofizialaren burua ere bazen.
 
Horretaz gain, hiru biltzar administratibo ere bazeuden: Senatua, erregeari aholkuak ematen zizkiona; ''Comitia Curiata'', erregeak proposatutako legeak onartzen zituena; eta ''Comitia Calata'', jai-egunak ezartzen zituen apaiz-asanblada.
85. lerroa:
Aurreko Errepublika garaiko ekonomiak etxalde txikiak eta ordaindutako langileak zituen oinarri. Hala ere, gerra-garaipenek eta konkistek [[esklabotza]] gero eta ugariago eta merkeago bilakatu zuten. [[Erromatar Errepublika berantiar|Erromatar Errepublika beranterako]], trebetasuna eskatzen zuten lanak zein trebetasunik gabekoak esklaboen esku zeuden nagusiki. Esklaboen populazioa [[Erromatar Inperioa|Erromatar Inperioko]] %20 eta Erroma hiriko %40 zela estimatu da. Soilik konkistak amaitu zirenean gora egin zuen esklaboen prezioak. Orduan, kontratatutako langileak esklaboak baino ekonomikoagoak izan ziren.
 
[[Zaldi]]ak garestiak izateaz gain, errepideetan oinarritutako garraioa motela zen oso, nahiz eta Erromako errepide-sarea guztiz garatua izan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Philip|abizena=Sabin|izenburua=The Cambridge History of Greek and Roman Warfare|argitaletxea=Cambridge University Press|hizkuntza=en|abizena2=Wees|abizena3=Whitby|abizena4=Whitby|izena2=Hans van|izena3=Michael|izena4=Michael Jeffrey|data=2007-12-06|url=https://books.google.es/books?id=4aX-W6AVNv8C&pg=PA231&redir_esc=y#v=onepage&q&f=false|isbn=9780521782746|sartze-data=2019-01-09}}</ref> Nolanahi ere, errepideek gune militarrak komertzialak baino lotzen zituzten. Ondorioz, Erroma eta eskualdeen arteko ondasun-salerosketa txikia izan zen itsas-garraioa garatu arte [[K. a. II. mendea]]n. [[Mediterraneoa|Mediterraneo]] osoa zeharkatzeak (Gadestik Alexandriaraino esaterako) hilabetea baino ez zuen ematen. Merkeagoa ere izanda, garraio mota nagusia izan zen Antzinaroan.<ref>{{Erreferentzia|izena=Jenny|abizena=Franchot|izenburua=Roads to Rome: The Antebellum Protestant Encounter with Catholicism|argitaletxea=University of California Press|hizkuntza=en|data=1994-01-01|url=https://books.google.es/books/about/Roads_to_Rome.html?id=Fm5l000EmoAC&redir_esc=y|isbn=9780520078185|sartze-data=2019-01-09}}</ref>
 
=== Klase banaketa ===