Bigarren Mundu Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
75. lerroa:
Alemanian, zilegitasun txikiko errepublika horretan, krisialdi ekonomikoan itota, jende askok sistemaren kontrako alderdietara jo zuen. Arrakastatsuena [[Adolf Hitler]]ren [[nazionalsozialismo|alderdi nazia]] ([[Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista|NSDAP]]) izan zen. Hitlerrek [[1933]]ko [[urtarrilaren 30]]ean hartu zuen boterea Alemanian. ''[[Mein Kampf]]'' (''Nire borroka'') liburuan adierazi zuen bezala, bere helburua Versaillesko Ituna iraultzeaz gain, Alemaniarako etorkizun loriatsua eta oparoa lortzea zen. Horretarako, Alemaniaren inguruko lurraldeak (''[[Lebensraum]]'' - Bizitzeko tokia) konkistatu eta alemaniar bihurtu nahi zituen.
 
Adolf Hitlerrek [[Municheko Putscha]] egin zuen 1923an gobernua kanporatzeko, baina ez zuen lortu; hamar urte beranduago [[Adolf Hitlerren gailentzea|Alemaniako Kantziler berria izatea lortu zuen]]. Demokrazia ezeztatu zuen eta [[Ordena Berria (nazismoa)|Ordena Berria]] ezarri zuen, arrazan oinarritutako erreforma erradikal bat; laster hasi zen [[Alemaniaren berrarmatzea]]rekin<ref>{{Erreferentzia|izena=Kenneth J.|abizena=Brody|izenburua=The avoidable war|argitaletxea=Transaction Publishers|data=1999-2000|url=https://www.worldcat.org/oclc/40199844|isbn=156000374X|pmc=40199844|sartze-data=2019-01-08}}</ref>. Bitartean, Frantziak bere aliantzak segurtatu nahi zituen, eta [[Frantzia-Italia Akordioa|Italiari baimena eman zion Etiopian esku-hartze osoa izatea]], Italiar kolonialismoa areagotuz. Egoera okerrera egin zuen 1935aren hasieran, [[Sarreko arroaren lurraldea]] Alemaniarekin legalki batu zenean, Hitlerrek Versaillesko Ituna errefusatu zuenean, bere berrarmatze programa azkartu zuenean eta [[soldaduzka]] berriro ere sartu zuenean<ref>{{Erreferentzia|izena=Zalampas,|abizena=Michael.|izenburua=Adolf Hitler and the Third Reich in American magazines, 1923-1939|argitaletxea=Bowling Green State University Popular Press|data=1989|url=https://www.worldcat.org/oclc/20926163|isbn=0879724617|pmc=20926163|sartze-data=2019-01-08}}</ref>.
Versaillesko Itunaren aurkako pausoak eman zituen ondorengo hiru urtetan: [[Sarre]] berriro okupatu zuen ([[1935]]) eta [[Rhin]] ondokoa berriz militarizatu zuen ([[1936]]ko martxoan).
 
Lurralde berriak bereganatzeari ekin zion orduan. [[Austria]] (''[[Anschluss]]'') [[1938]]ko martxoan batu zuen Alemaniarekin. Bigarrenik, [[Txekoslovakia]]ko [[Sudeteak|Sudeteetan]] bizi ziren 3.000.000 alemaniarrei laguntza eskatu zien Alemaniarekin bat egiteko. Gerraren beldurrez, [[Municheko Konferentzia]] 1938ko irailean) [[Erresuma Batua]]k eta [[Frantzia]]k Hitlerren nahien aurrean amore eman zuten, Alemaniak [[Europa]]n aldarrikapen gehiagorik egingo ez zuelakoan. Chamberlain Erresuma Batuko atzerri aferetarako ministroak ituna "garaiko bakea" zela adierazi arren, 1938ko urrian gainerako Txekoslovakiari eraso zion Hitlerrek.
 
Hitlerren hitza nolakoa zen ikusita, Frantziak eta Erresuma Batuak [[1939]]an [[Polonia]]ri laguntza eskaini zioten Alemaniak eraso eginez gero. [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBek]], halere, ez zuten bat egin, [[isolazionismo|politika isolazionista]] ohikoari eutsita. [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasunak]], nazien jomugan egon arren, [[1939]]ko [[abuztuaren 23]]an [[Molotov-Ribbentrop ituna|elkarri ez erasotzeko hitzarmena]] sinatu zuen Alemaniarekin.
 
Poloniaren aurka, eta, behar izanez gero, Erresuma Batua eta Frantziaren kontra ere egiteko prest, Hitlerrek [[1939]]ko [[irailaren 1]]ean Poloniari eraso egin zion. Ondorioz, Frantziak eta Erresuma Batuak ere gerra deklaratu zioten. Erresuma Batuak [[Britainiar Inperioa|Britainiar Inperio]] osoa zekarren berekin batera, baita [[Commonwealth]]eko kide gehienak ere.
 
=== Asian ===