Bigarren Mundu Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
64. lerroa:
=== Europan ===
[[Lehen Mundu Gerra]]k erradikalki aldatu zuen Europako mapa politikoa. Alde batetik, [[Erdialdeko Inperioak|Erdialdeko Inperioen]] gainbehera eman zen, [[Austria-Hungaria]] deseginez, [[Alemaniar Inperioa]]ren ordez [[Weimarko Errepublika]] errepublika sortuz, eta [[Otomandar Inperioa]] desegin eta [[Turkia]] sortuz. [[Errusiar Iraultza]]ren amaieran [[Urriko Iraultza]] eman zenean [[Boltxebike]]ek hartu zuten boterea Errusian, ondoren [[Sobietar Batasuna]] sortuz. Bitartean, Lehen Mundu Gerrako Aliatuek, tartean Frantzia, Belgika, Italia, Errumania edo Grezia, lurraldea irabazi zuten, eta [[nazio-estatu]] berriak sortu ziren Europa osoan zehar.
 
[[Fitxategi:Bundesarchiv_Bild_102-09042,_Genf,_Völkerbund,_Sitzungssaal.jpg|thumb|[[Nazioen Liga]]ren bilera, 1930ean [[Ginebra]]n, [[Suitza]].]]
Mundu gerra berri bat ekiditeko, [[Nazioen Liga]] sortu zen [[Parisko Bake Biltzarra (1919)|1919ko Parisko Bake Biltzarrean]]. Erakunde honen helburu nagusiak segurtasun kolektiboaren bidez gatazka armatuak ekiditea, desarmatze militar eta nabala eta nazioarteko gatazkak ekiditeko [[negoziazio]]a eta [[arbitraje]]a ezartzea ziren<ref>{{Erreferentzia|izena=Goldstein,|abizena=Erik.|izenburua=The First World War Peace Settlements, 1919-1925.|argitaletxea=Taylor and Francis|data=2013|url=https://www.worldcat.org/oclc/870591151|isbn=9781317883678|pmc=870591151|sartze-data=2019-01-08}}</ref>.
 
[[Lehen Mundu Gerra]]ren ostean, [[Versaillesko Ituna|Versaillesko Itunean]], herrialde garaileek zigor ekonomiko eta politiko larriak ezarri zituzten herrialde garaituen gainean. Alemanian, jende askoren ustez bidegabekeriak eta umilgarriak izan ziren. [[Weimarko Errepublika]]ko agintariak zigor horiek arrazoizko egoerara eramaten saiatu ziren arren, [[1929ko kraxa|1929ko krakak]] eragin zuen krisialdia zela medio, ahalegin horiek guztiak alferrikakoak izan ziren.