Animalia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
514. lerroa:
Pertsonek [[ehiza txakur]]rak erabili dituzte beste animalia batzuk ehizatzeko<ref>{{Erreferentzia|izena=Fergus,|abizena=Charles.|izenburua=Gun dog breeds : a guide to spaniels, retrievers, and pointing dogs|argitaletxea=Lyons Press|data=2002|url=https://www.worldcat.org/oclc/50243124|isbn=1585746185|pmc=50243124|sartze-data=2019-01-07}}</ref>, eta [[hegazti harrapakari]]ak beste hegazti edo ugaztun batzuk harrapatzeko<ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Falconry Centre - Birds of Prey|url=https://www.thefalconrycentre.co.uk/index.php|aldizkaria=www.thefalconrycentre.co.uk|sartze-data=2019-01-07}}</ref>, baita arrantza egiteko ere<ref>{{Erreferentzia|izena=King, Richard|abizena=J.|izenburua=Devil's Cormorant : a natural history|argitaletxea=University of New Hampshire Press|data=[2013]|url=https://www.worldcat.org/oclc/857967967|isbn=9781611684742|pmc=857967967|sartze-data=2019-01-07}}</ref>. [[Igel]] batzuen [[pozoi]]a ehiza [[gezi]]ak eta dardoak pozoitzeko erabili da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=AmphibiaWeb - Dendrobatidae|url=http://amphibiaweb.org/lists/Dendrobatidae.shtml|aldizkaria=amphibiaweb.org|sartze-data=2019-01-07}}</ref>. Animalia kopuru handi bat [[konpainia-animalia]] gisa erabiltzen da, [[tarantula]] edo [[olagarro]]etatik hasita<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Other insects and invertebrates as pets {{!}} Keeping Insects|hizkuntza=en-US|url=https://www.keepinginsects.com/cockroaches-locusts-ants/|sartze-data=2019-01-07}}</ref>, [[mantis]]a bezalako intsektuak, suge eta kameleoiak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=So, you think you want a reptile?|url=http://www.anapsid.org/parent.html|aldizkaria=www.anapsid.org|sartze-data=2019-01-07}}</ref>, [[kanario]], [[perikito]] eta [[loro]]etaraino<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Animals|hizkuntza=en|url=https://www.humanesociety.org/animals|aldizkaria=The Humane Society of the United States|sartze-data=2019-01-07}}</ref>. Hala ere, ugaztunak dira konpainia-animlaia ohikoena, batez ere [[txakur]], [[katu]] eta [[untxi]]ak<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Ending Pet Homelessness|hizkuntza=en|url=https://www.humanesociety.org/all-our-fights/ending-pet-homelessness|aldizkaria=The Humane Society of the United States|sartze-data=2019-01-07}}</ref>. Animaliak konpainia eta laguntzarako animalia erabiltzearen eta [[animalien eskubideak|animalien eskubideen]] arteko tentsioa dago, baita [[haragijale]] izan eta [[beganismo]]aren artean ere. Ehiza eta arrantza [[kirol]]a ere izan daiteke<ref>{{Erreferentzia|izena=Hummel, Richard (Richard|abizena=L.)|izenburua=Hunting and fishing for sport : commerce, controversy, popular culture|argitaletxea=Bowling Green State University Popular Press|data=1994|url=https://www.worldcat.org/oclc/30642232|isbn=0879726458|pmc=30642232|sartze-data=2019-01-07}}</ref>. [[Animaliak kirolean]] erabiltzen dira, adibidez zaldiak [[hipika]]n edo hainbat [[herri kirol]]etan.
 
[[Animaliak artean]] agertu dira [[Paleolito]]tik aurrera, adibidez [[Santimamiñe]] edo [[Ekain]]en, baita ondoren ere, adibidez [[Antzinako Egipto]]n. Animalien margolan garrantzitsu batzuk [[Albrecht Dürer]]ren ''[[Dureroren Errinozeroa|Errinozeroa]]'' edo [[George Stubb]]en ''[[Whistlejacket]]'' dira, baina [[eskultura]]n ere oso ohikoak izan dira, bereziki zaldiak. Intsektuek, hegaztiek eta ugaztunek paper garrantzitsua izan dute [[animaliak literaturan|literaturan]] eta [[animaliak zineman|zineman]], adibidez intsektu erraldoien filmetan. Intsektu zein ugaztunak ohikoak dira [[animaliak mitologia|mitologian]] edo [[animaliak erlijioan|erlijioan]]. Japonian zein Europan zehar [[tximeleta]]k arimen errepresentaziotzat hartu dira, eta [[eskarabeo|kakalardoak sakratuak]] ziren Antzinako Egipton. Ugaztunen artean, [[behiak mitologia eta erlijioan|behiak]], [[oreinak mitologian|oreinak]], [[zaldien gurtza|zaldiak]], [[lehoiak mitologian|lehoiak]], [[saguzar]]rak, [[hartz-kultua|hartzak]] eta [[otsoa folklore, mitologia eta erlijioan|otsoak]] mito, gurtza eta erlijio askotan agertu ohi dira. [[Euskal inauteri]]etan bezala, munduko beste askotan, animalien eta pertsonen arteko bateratzea gertatu ohi da<ref>{{Erreferentzia|izenburua=EUSKAL INAUTERIA ETA HARTZAREN IRATZARTZEA|hizkuntza=eu|data=2018-02-05|url=http://www.elinberri.eus/2018/02/05/euskal-inauteria-eta-hartzaren-iratzartzea/|aldizkaria=elinberri|sartze-data=2019-01-07}}</ref>. Mendebaldeko zein Txinako [[zodiako]]a animalietan oinarrituta daude.
 
== Oharrak ==