Nepal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Nepe45 (eztabaida) wikilariaren 6476442 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
No edit summary
113. lerroa:
Giro honetan errege familia osoaren erailketa etorri zen. 2001ean Dipendra printzea Katmanduko Tribhuvan Sadan jauregian armaturik sartu eta bere aita eta anai arrebak hil zituen. Ondoren bere buruaz beste egin zuen, errege familia ondorengorik gabe gelditu zen orduan. Birendraren anaia gaztea zen [[Gyanendra Nepalgoa|Gyanendra]] bihurtu zen errege.
 
Matxinoak kontrolatzeko aitzakian (herrialdearen % 60 zuten menpe), errege berriak parlamentua itxi eta [[2002]]an hautatu zen lehen ministroa kaleratu eta bere gustuko lehen ministroa jarri zuen. [[2005]]ean, "larrialdi egoera" deituta, botere exekutibobetearazle osoak eskuratu zituen. Nolanahi ere, [[2006]]ko [[apirilaren 24]]an, herriari subiranotasuna itzuli zion eta Ordezkarien Etxea berriro indarrean jarri. Botere berri horri esker, parlamentuak erregearen eskumenak aho batez murriztu zituen eta Nepali «estatu laiko» deitu zion. Konstituzioa ere eraberritu zen.
 
[[2008]]ko [[apirilaren 11]]ako hauteskundeak [[Nepalgo Alderdi Komunista-Maoista]]k (CPN-M) irabazi zituen bozen %30,5a lortuz<ref>[http://berria.info/testua_ikusi.php?saila=azkena&data=2008-04-15&orria=024&kont=007 Maoistak nagusitu dira lehen aldiz Nepalgo hauteskundeetan] ''Berria'', 2008ko apirilaren 15a</ref>. [[Nepalgo Kongresuaren Alderdia|Kongresuaren Alderdiak]] (NC) bozen %22,8a lortu zuen eta [[Nepalgo Alderdi Komunista Batua Marxista-Leninista]]k (CPN-UML), berriz, %21,6a. Horiek horrela, [[maoismo|maoistek]] [[monarkia absolutu]]a bertan behera uzteko asmoa adierazi zuten.