Tolosa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
311. lerroa:
*'''Zabalarreta'''. Zabalarretako parkea lorategi pribatu bat zen XIX. mendearen erdialdera. Ladislao de Zabala y Salazar, Villafuertesko kondearen semea, Gipuzkoako ahaldun nagusi eta tolosako alkate izandakoa 1874an, Victoria de Larreta andrearekin ezkondu zen. Finka bat sortu zuten eta bi abizenak lotuta jarri zioten izena jabetzari; basetxea eta zuhaiztia zeuzkaten. Trazaduragatik eta dauden espezie anitz eta garrantzitsuengatik, Zabalarretakoa da herriko parke nagusienetako bat. Erabilera publikoa 1980an eman zitzaion eta, etxebizitza berriak eraiki zituztenean, erabaki zuten parkearen jatorrizko osaerari eustea eta berdegunea parke eta lorategiak zaintzeko udal zerbitzuan sartzea. parkean zuhaitz handiak eta zelaiak dira nagusi. Zuhaitzei dagokienez, garrantzitsuenak dira Atlaseko bi zedroak (Libanotik ekarritako hazi batetik sortuak dira eta 40 metor inguru dauzkate) eta indigaztainondoak. Zabalarretako parkeko zedroak dira Tolosako zuhaitzik zaharrenak: 165 urte inguru dauzkate. Zedro horiek zuhaitz biblikoak dira, jatorriz Turkia, Siria eta Libanokoak (Libanoko banderak zedro bat dauka).
*'''Zumardiaundia'''. Dokumentu batzuen arabera, 1618. urtetik 1622. urtera Igarondo burdinola eta errota zeuden lekuan behin baino gehiagoan hartu zuten esku, Elduain ibaiko terraza batean: muino bat kendu zuten, lurra lautzeko, eta intxaurrondo baso bat moztu zuten, 50 lizar, makal eta zumar jaratzeko, lerrokatuta. hala, harresiz kanpoko eremu bat moldatu uten, udaran jendea ibil zedin. zumardiaundia asko aldatu da historian, hirigintza et azuhaitz aletik: independentziaren gerraren ondoren berraldatu egin behar izan zuten goitik behehra, frantsesen zaldiek zuhaitzen azala txikitu zutelako; 1844an, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zutenean, hobetu eta handitu egin zuten; eta 1849. eta 1853. urteen artean izan zen handien: 17.880 m2.
*'''Elosegi Parkea'''. Zedro, altzifre, haritz, pago eta ezki baso bat da, muxar, saguzar eta hainbat anfibio eta intsekturen babeslekua. Pierre Ducasse paisajista frantses ospetsuak diseinatutako lorategi baten goiko aldea zen; lorategi haren zenbait elementu ikusgai dauzkagu oraindik ere: urmael bat, bide bihurriak, glorietak, bi iturri, bi minarete eta haitzulo bat. Lorategia San Frantzisko pasealkuanpasealekuan XIX. mende amaieran eraikitako Maritxo-Enea jauregitxoari zegokion; etxea La Casualidad txapel fabrika sortu zuen Elosegi familiarena zen.
*'''Iuarramendi'''. Iurramendiko oinetxean, arbustuz inguratutako zelaietan paseatzerakoan, utzi irudimenari hegan egiten. Muino hori lurraldeko leinu zaharrenaren kokaleku izan zen. Handik jaitsi zen 1212an Joanes de Iurramendi, zaldi gainean, navas de tolosako batailan Nafarroako erregeen tropekin borroka egiteko prest. urte batzuk geroago haren biloba Catalina atera zen handik, dotore-dotore jantzita, Joan de idiakezekin ezkontzeko. Senar-emazte horien seme izan zen Alonso de Idiakez, Carlos V. erregearen idazkaria.