Frantziako Iraultza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
137. lerroa:
Hastapenean girondinoek menderatzen zuten Konbentzioa. Erregearen kontrako epaiketa saihesten saiatu ziren, kontra-iraultza eta Europako monarkien nahigabea ez areagotzearren. Nolanahi ere, [[1792]]ko [[azaroaren 20]]an, erregearen kutxa sekretuan aurkitutako dokumentuek prozesua saihestezina bihurtu zuten, Luis XVI.aren traizioa ukaezina baitzen. Epaiketa [[abenduaren 10]]ean hasita, errege erruduntzat jo zuten argi eta garbi (693 boto alde eta 28 boto aurka). Heriotz zigorra ez zen hain nabarmenki ezarri, 366 boto 334ren aurka. Erregea, [[1793]]ko [[urtarrilaren 21]]ean gillotinatu zuten. Erregina [[urriaren 16]]an.
 
Exekuzioak erantzun epelak eragin zituen Frantzian eta beroagoak atzerrian. Izan ere, [[Europa]]ko erregeek [[Lehen Koalizioa|Lehenengo Koalizioa]] osatu zuten 1793ko otsailean. Horri aurre egiteko, [[otsailaren 24]]an, girondinoek 300.000 gizon altxatuerrekrutatu zituzten armadarako. Honek landa-matxinadak sortu zituen [[Alsazia]]n, [[Bretainia]]n eta beste hainbat tokitan, zein bortizki utzi zuten bertan behera.
 
[[Vendéeko gerra|Vendéeko Gerra]] martxoaren hasieran hasi zen, nobleak, zin egin ez zuen apaizteria eta laborari nahigabetuak batu baitziren. Girondinoek [[Osasun Publikoko Komitea]] eta Epaitegi Iraultzailea onartzeko beharra izan zuten arazo horiei aurre egiteko. Dena den, gerraren porroten eta prezioen igoeren aitzinean, ''[[sans-culotte]]s'' zeritzonak (langile txiroak eta jakobino erradikalak) matxinatu ziren Parisen 1793ko [[maiatzaren 31]]ren eta [[ekainaren 2]]ren bitartean. Jakobinoak horretaz probestu ziren boterea bereganatzeko. Probintzietan kontrakoa gertatu zen, [[Marseilla]]n edo [[Lyon]]en esaterako, girondinoek tokiko jakobinoak atzeman zituzten.