Geoffrey Kondogbia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
neutraltasuna mantendu
No edit summary
4. lerroa:
Lehenago, [[Frantziako futbol selekzio nazionala|Frantziako selekzioarekin]] ere internazionala izan da lagunarteko bost partidatan, eta 2018ko Errusiako munduko txapelketara joateko zorian izan zen arren, [[Didier Deschamps|Deschamps]] selekzionatzaileak ez eramatea erabaki zuen.
 
==Ibilbidea==
2010ean hasi zuen bere futbolari ibilbide profesionala, Frantziako ligako Lens taldean, eta talde horretan iraun zuen 2012. urtea arte. Egonaldi horretan 35 partidu jokatu zituen, gol bat sartuz. Espainiako ligan 2012-2013 denboraldian debutatu zuen, [[Sevilla Fútbol Club|Sevillan]] hain zuzen ere. Talde honetan 33 partidu jokatu zituen, gol bat sartuz. Handik bueltan Monakon aritu zen bi urtez. Monakon berriz, 49 partidu jokatu zituen eta 2 gol sartu. [[Inter de Milan|Interrera]] joanda, 2015etik 2017ra 50 partidu jokatu eta 2 gol sartu zituen, eta 2017an utzita Valentziara iritsi zen. Oso denboraldi ona egin zuen, 31 partidutan 4 gol eskuratu zituen, eta 2018ko udan Valentziak 40 milioiko klausula ordaindu zuen, jokalaria bereganatzeko.