Habia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-thumb|right +thumb)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Fitxategi:Basket style nest.jpg|thumb|250px|Saski formako habia]]
'''Habia''' bizkaieraz '''kabia''' deitua, animalia askok ugaldu eta kumeak zaintzeko erabiltzen duten babestokia da. Animalia [[errule|obiparoek]] ([[hegazti]], [[narrasti]], [[arrain]] eta [[intsektu]]ek) euren [[arrautza]]k bertan jarri eta inkubatzen dituzte; [[ugaztun]]ek, berriz, bertan erditzen dute. Denek ala denek habian hazten dituzte kumeak.
 
Oro har, material organikoz egindakoak izaten dira (adarrak, [[belar]]ra, hostoak...), eta adarren gainean egon daitezke edo [[zuhaitz]] baten zuloren batean, pitzadura batean edo harkaitzean, lur gainean edo sastraka artean. Zenbait espezie errazago ugal daitezen zenbaitetan zurezko kaxak ere jartzen dira. Orokorrean, espezie bakoitzak habia egiteko estilo propioa du kokapen, forma zein materialei dagokienez; hala ere, espezie batzuek habia bera partekatzen dute, eta zenbait kasutan habien lapurreta ere gertatzen da.