Don Johnson: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Biografia_infotaula_automatikoa}}
 
'''Donnie Wayne "Don" Johnson''' ([[Flat Creek (Missouri)|Flat Creek]], {{data|1949|12|15}}- ) [[estatubatuar]] aktorea da, ''[[Miami Vice]]'' telesailean egindako lanagatik ezaguna, ''Sonny Crockett'' izan zelarik (1984-1989) eta [[Urrezko Globoa]] jaso zuelako. Abeslari, konpositore, produktore eta zuzendari ere bada eta [[Hollywoodeko ospearen pasealekua]]n bere izena duen izar bat dauka.
 
== Biografia eta lana ==
Donnie Wayne Johnson Flat Creeken, [[Misuri]]n, [[AEB]]etan, jaio zen [[1949]]ko [[abenduaren 15]]ean.
 
[[Miami Vice]] telesailean parte hartzeagatik da ezaguna, ''Sonny Crockett''en papera egiten duelako Philip Michael Thomasekin batera. Telesaila 5 denboraldiz egon zen pantailetan, [[1984]] eta [[1989]] artean. [[1985]]ean, telesail txiki bat burutu zuen, ''The long hot summer'', Jason Robarts, Judith Ivey, [[Cybill Shepherd]] eta [[Ava Gardner]] aktoreek parte hartu zutena, [[Martin Ritt]] zuzendariaren ''Largo y cálido verano''ren ([[1958]]) moldaketa, [[Paul Newman]]ekin batera. [[1990eko hamarkada]]n, ''Nash Bridges'' telesailan hartu zuen parte.
 
Bi aldiz egon da ezkonduta [[Melanie Griffith]]ekin eta, bigarren aldian, [[Dakota Johnson|Dakota]] alaba izan zuten. Lehenengo dibortzioaren ondoren, Patti D'Arvanville aktorearekin bizi izan zen urte batzuz, eta Jesse semea izan zuten. [[Barbra Streisand]]ekin ere harreman bat izan zuen, eta honekin ''Till I Love You'' duoa grabatu zuen. [[1999]]an, Kelly Phlegerekin ezkondu eta 3 seme-alaba izan zituzten.
 
Bi diska grabatu zituen: ''Heartbeat'' ([[1989]]) eta ''Let It Roll'' ([[1989]]) Bruce Kulickekin, [[Kiss]] bandaren gitarrajolearekin. Bi lanak [[CBS]]k editatu zituen, gaur egun [[Sony BMG]] denak.
 
== Filmografia ==