Antzinako Erromako antzerkigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Kategoria:Antzerki generoak
t zuzenketatxo bat
1. lerroa:
[[Komedia]] [[Erroma]]<nowiki/>ko literaturaren aro guztietan egon zen antzerki mota da. Aro Arkaikoan, Klasikoan eta Postklasikoan aurkitu ahal dira komediaren aztarnak. Aro Arkaikoan jatorrizko kultura italikoa eta Greziatik jasotakoa nahasten dira; aurrerago, greziar literatura nagusitzen da, kultura helenistikoaren ekarria Erroman sartzen doan heinean.
 
Errepublika garaian, ezagunak diren antzinako idazle latindarrek tragediak eta komediak idatzi zituzten; lan horietatik izenburuak eta atal gutxi batzuk besterik ez dira iritsi. Komedia helenismo garaian askogaratu zen
6. lerroa:
Erromako komedia pasartez osatutako narrazio dramatizatua zen. Etenik gabeko antzezlanak ziren eta noizbehinka musika zatiak zituzten; horrek komedia musikalaren aurrekoak bihurtu zituen. Hasieran, komedia erromatarrak bost atal nagusitan banatuta zeuden, baina beranduago, sinplifikatu ostean, hiru nagusitzen ziren: azalpena, korapiloa eta amaiera.
 
Antzerki guztian zehar “klimax”tentsio goreneko momentuak sakabanatuta egoten dira, eta testu eta hiztegi literarioa erabiltzen da, antzerkia entretenigarria egiteko; modu horretan, ikusleek ez dute arreta galtzen eta antzerkiak aurrera egingo du etenik gabe. Akzioa dialogoan oinarritzen da eta horren arabera sortzen dira klimax momentuak.
 
[[Quid pro quo]] asko erabiltzen da genero honetan, hau da, pertsonaia batek beste bati hitz egiten dionean beste pertsona bat dela pentsatzen du. Obra guztiak antzezteko sortuak izan dira, eta ez irakurtzeko.