Bernart Etxepare: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ikus erreferentziatzat aipatutako EIMAren zerrenda
Etiketa: Desegin
t Euskaltzaindiaren webguneko esteka berriak
39. lerroa:
Zenbaitek [[Juan Ruiz|Hitako artziprestearen]] eta Etxepareren arteko kidetasuna nabarmendu du. Hain zuzen ere, [[Eduardo Gil Bera]]ren arabera, [[Yon Etxaide]] izan zen bi idazleak lotzen lehenbizikoa bere ''Amasei seme Euskalerri'ko'' liburuan ([[1955]]), ondoren [[Koldo Mitxelena]]k jarraitu ziolarik, azkenerako literatura historiografian ohiko iritzi bilakatu arte.<ref>{{erreferentzia|abizena= Gil Bera|izena= Eduardo |url= http://andima.armiarma.eus/maza/maza0208.htm |izenburua= Melior fortuna |aldizkaria= [[Mazantini]] |alea= 2 |urtea=1992}}</ref> [[Luis Villasante|Villasanteren]] arabera, ''«Quien lee a Dechepare y conoce por otra parte a otra gran figura de la literatura castellana medieval, al famoso arcipreste de Hita y su Libro del Buen Amor, no se puede resistir a la idea del gran parecido o analogía que existe entre ambos. El arcipreste de Hita canta en su libro los dos amores, el amor bueno o de Dios, pero canta y describe también, y en forma bien libre por cierto, el amor malo o mundano. Lo mismo viene a hacer Dechepare»''.<ref>{{erreferentzia|izena= Luis |abizena= Villasante|izenburua= Historia de la Literatura Vasca |lekua= Arantzazu |urtea= 1979}}</ref> Baina, eraginei dagokienez, ezin dira ahaztu beste zenbait poeta ere, [[François Villon]], [[Clément Marot]] eta [[Proventza]]ko [[trobadore]]ak, esaterako.
 
Etxepareren lana [[Patxi Altuna]]k honela laburbildu zuen: ''«Tradizio luze baten ondorengoa da, noski, gure poeta, ez bat-batean sortu eta erpina jo duen bertsogintza dotore eta bikainaren fruitua. Lehenagokorik ez dugu ezagutzen, baina izan zuen nahitaez. Horrelako poetarik eta batez ere horrelako bertsogintzarik ez da sortzen, ezin daiteke sor, goizetik gauera. Hori egia. Baina aldi berean Etxepareren ondorengoen artean gure poetak bezalako bertso eder, zailu eta apainik —formaz ari bainaiz—, 4/4//4/3 eskemari harenak bezain hertsiki loturik, aho hizkeraren hitz andanei hark adina begiramen izan dienik, hitz batez esateko, egunoroko euskarari hark bezain bortxa gutxi eragin dionik, nekez aurki daiteke; gauzak diren bezala esateko, nekez aurkitu bakarrik ez; ez da erabat, nik ez dut bederen ezagutzen, gerokoen artean puntu horretan haren kidekorik. [[Joanes Etxeberri Ziburukoa|Ziburuko Etxeberriri]], bakarra aipatzeko, alde izugarria kentzen dio. Eta hau ere tradizio hari baten, luzeagoaren, seme zen, noski. Badu Etxeparek, beraz, lehendik hartuari bere aldetik erantsi dion balio, gaitasun eta dohain franko ere; badu, agian, berari bakarrari, bere etorriari, goi argi edo goi arnasari, dagokion alderdirik ere. Tradizioari asko zor dio haren bertsogintzak, baina hark euskal bertsogintzari ekarria ere ez da inola urri izan».''<ref>{{erreferentzia|izena= Patxi |abizena= Altuna|url= httphttps://www.euskaltzaindia.neteus/dok/iker_jagon_tegiak/6756.pdf |izenburua=''Linguae Vasconum Primitiae de Bernard Etxepare''. Edizio Kritikoa |argitaletxea= [[Euskaltzaindia]]}}</ref>
 
== Ikus, gainera ==