Kubismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
jj
80.28.254.195 (eztabaida) wikilariaren 6510212 berrikuspena desegin da (bandalismoa)
Etiketa: Desegin
1. lerroa:
[[Fitxategi:Juan_Gris_-_Portrait_of_Pablo_Picasso_-_Google_Art_Project.jpg|thumb|140px|right|''Retrato de Picasso'', [[1912]]. [[Juan Gris]].]]
'''Kubismoa''' [[arte modernoa]]ren mugimendu abangoardista da, [[XX. mendea|XX. mendeko]] lehenengo bi hamarkadetan eta [[Frantzia]]n garatutakoa. [[Pablo Picasso]], [[Georges Braque]] eta [[Juan Gris]] bultzatzaile nagusiak izan ziren [[margolaritza]] eta [[eskulturagintza|eskultura]] arloetan. Poeten artean, berriz, [[Guillaume Apollinaire]] eta [[Jean Cocteau]] aipatzekoak dira, besteak beste.
Sois unos pringados
<br />
[[Fitxategi:PMEG 15.0.1 provizora PDF 26 Majo 2016.pdf|alt=|thumb|208x208px|''Guitarra y mandolina'', [[1919]]. Juan Gris.]]
 
[[1919]] inguruan [[surrealismo]]ak eztanda egin zuen eta kubismoa ordezkatu zuen.
 
== Kubismoaren funtsa ==
Kubismoa Parisen sortu zen 1907 inguruan. Sorreran, [[emozio]]en eta [[sentsualitate]]aren adierazpidea helburutzat zuen aurreko artearen kontrako erreakzio intelektuala izan zen; hala, kubisten margolaritza sistema analitikoa zen, eta hiru dimentsiotako objektuak zatikatuak eta aldi berean ikuspegi desberdinetatik berriro definituak margotzen zituzten. Uko egiten zioten artearen oinarrizko printzipio bati, arteak [[natura|izadiari]] imitatu behar diola esaten duenari; eta kubistek beren artea izadian oinarritzen bazuten ere, ez ziren espazioa, forma, kolorea, berregiten saiatzen, aitzitik, errealitatea desitxuratua margotzen zuten.
[[Fitxategi:PMEG 15Juan_Gris_003.0.1 provizora PDF 26 Majo 2016.pdf|alt=jpg|thumb|208x208px140px|''Guitarra y mandolina'', [[1919]]. Juan Gris.]]
== Historia ==
Kubismoaren lehen aldian (1907-1912), lanak, hala nola P. Picassorenak eta G. Braquerenak, adimenari zuzenduak ziren; aldi horri "errealismo kontzeptuala" deitu izan zaio, objektuak adimenak, ez begiak, antzematen dituen bezala ageri baitira margotuak. Hurrengo aldia "sintetikoa" deitu zen (1913-1920 gutxi gorabehera): margolanak forma gutxiagoz eta soilagoz osatuak ziren, koloreak biziagoak ziren, eta artista askok ''collage''-aren ''[[trompe l´oeil]]'' efektua (ikuspuntuarekin jokatuz, [[erliebe]]a duten objektu errealen ilusioa sortzen duen teknika) erabili zuten, [[Juan Gris]]ek esate baterako. Beste margolari kubista garrantzizkoak [[Robert Delaunay|Robert]] eta [[Sonia Delaunay]], [[Roger de la Fresnaye]], [[Albert Gleizes]], [[Jean Metzinger]], [[Marcel Duchamp]] eta [[Fernand Léger]] izan ziren. Afrikako maskaren eragina badu ere, Picassoren ''[[Demoiselles d´Avignon]]'' lanean (1907), kubismoaren oinarrizko ezaugarri asko ageri dira.
 
Kubismoa berez margolaritzako estiloa bada ere, eragin handia izan du XX. mendeko [[arkitektura]]n eta [[eskulturagintza|eskulturan]]. Eskultore kubisten artean [[Alexander Archipenko]], [[Raymond Duchamp-Villon]] eta [[Jacques Lipchipitz]] dira aipatzekoak. Bestalde, [[Le Corbusier]] arkitektoak 1920-1930. urteetan egin zituen lanak ere kubismoaren estetikan oinarritzen dira.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}