Euskal gramatika: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
211. lerroa:
Zenbait argudiobide erabili izan dituzte gramatikariek (Gramatika Batzordea 1987) euskara SOA hurrenkerako hizkuntza dela erakusteko: “naturaltasuna”, hurrenkera ez askea mendeko perpaus batzuetan -azken adibidea bezalakoetan-, hurrenkeraren estatistikak<ref group="oh">Estatistiken kontua eztabaidatua izan da. Gai honetaz Rudolf de Rijk, besteak beste (1969) mintzatu da. Bittor Hidalgok (1994) zalantzan jarri ditu Rudolf de Rijken emaitzak. Geroago K. Erdociak (2009, 65) erakutsi du bere tesian Hidalgo ez zebilela zuzen, batez ere O kategoria objektu zuzenari deitzen baitzaio eta ez, Hidalgok egiten duen gisan, aditzaren ondotik datorren edozein osagai sintaktikori. Horrek aldatzen ditu emaitza estatistiko guztiak. L. Pastor eta I. Laka (2013) ere mintzatu dira gai honetaz. Nolanahi ere, gaurko testuetan, egitura sinpleenetan bederen, “andreak gizona ikusi du” (SOA) bezalako esaldiak hamar aldiz gehiago ageri dira “gizona andreak ikusi du” (OSA) baino, eta hiru aldiz gehiago “andreak ikusi du gizona” (SAO) baino, EHUko Euskara Institutuak egin dituen azterketen arabera.</ref>, ordena bateko edo besteko perpausen prozesamendua burmuinean<ref group="oh">Hemen honako lan hauek aipa daitezke: Erdocia et al (2009); Laka et al (2010); Laka I. eta K. Erdocia (2012); Laka et al (2012); Laka (2012) eta Erdocia et al (2012</ref>), eta abar. Euskara SOA dela baieztatzen badugu ere, ez ditugu beste hurrenkerak baztertzen, euskarak, inguruko hizkuntzekin erkatuz gero, aise askatasun handiagoa baitu perpaus barneko hitzak (azken batean, osagaiak) ordenatzeko. Esan nahi duguna beste hau da: hurrenkera posible anitz izanik ere, badira argudiobideak baieztatzeko horietako bat oinarrizkoagoa dela, besteak baino: hurrenkera horretan perpausak subjektuarekin hasten ditugu eta tartean osagai gramatikalak sarturik, aditza amaierara eramaten dugu (hala ere, badira salbuespenak, jakina<ref group="oh">Altubek (1930) eragin handia izan du eta haren arauak zurrunegi ezarri izan dira askotan. Euskal hitzen hurrenkera, batez ere perpaus luze eta elkartuetan, ez dator bat askotan perpaus bakunetako hurrenkerarekin.</ref>).
 
=== Hizkuntza ergatiboa ===
Euskararen beste bereizgarri bat, eta euskaldunen arreta ez ezik, kanpoko hizkuntzalariena ere jaso duena ergatibotasuna da. Izan ere euskara ''hizkuntza ergatiboa'' da eta auzoko hizkuntzak, frantsesa eta gaztelania, adibidez, ''hizkuntza akusatiboak'' dira<ref>CC-BY-SA Euskara Institutua, EHU, "Hizkuntza ergatiboa", Sareko Euskal Gramatika (SEG), www.ehu.eus/seg ISBN: 978-84-693-9891-3.</ref>. Hizkuntza bat ergatiboa den edo jakiteko, bere kasu sistemari begiratzen diogu eta sistema hori nola atontzen den ikusten dugu.