«Zatoiako leizea»: berrikuspenen arteko aldeak

Biologia, wikifikazioa.
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
(Biologia, wikifikazioa.)
'''Zatoia''' [[Abaurregaina]]n ([[Nafarroa]]) dagoen [[haitzulo]]a da. Leizea [[50eko hamarkada|50ko hamarkadan]] aurkitu zuten, errepidea zabaltzeko harria ateratzen ari zirenean. [[1975]]tik aurrera I. Barandiarán eta A. Cavak zuzendutako indusketek informazio ugari eman dute [[Goi Paleolitoa|Goi Paleolitotik]] [[Neolito]]rako igarotzeaz.
 
== Arkeologia ==
Zatoiako giza okupaziorik zaharrena orain dela 28.870+760–690 urtekoa da. Garai hartan inguru hau [[Aurignac kultura|Aurignaciar]] edo [[Gravettiar]] kulturako ehiztarientzako udako ehizalekua izango zen. Harrapakinak, batez ere, [[sarrio]]ak eta [[orein]]ak izaten ziren, eta baita [[zaldi]] eta [[Piriniotar basahuntz|basahuntz]] batzuk ere. Bigarren okupazio aldia 15.000 urte geroago gertatu zen, [[Magdaleniar]] aurreratuan (duela 12.205±90 urte). Hirugarren okupazioa Azken Magdalen edota [[aziliar|Azil aldikoa]] izan zen (datatzeak duela 11.840±240, 11.620±360 eta 11.470±270 urtekoak dira). Azkenik [[Mesolito]] (duela 8.260±550 urte) eta [[Neolito]]ko (duela 6.320±280 urte) aztarnak ere daude<ref>[http://tp.revistas.csic.es/index.php/tp/article/viewArticle/133 ''Ignacio Barandiarán, Ana Cava''. Identificaciones del Gravetiense en las estribaciones occidentales del Pirineo: modelos de ocupación y uso] Trabajos de Prehistoria, 65-1 (2008)</ref>.
 
== Biologia ==
1930ko hamarkadan, Zatoian lasotako lagin biologiko batetik intsektu espezie berria deskribatu zen: ''Aphaenops (Geaphaenops) ludovici.'' <ref>Vives E. ''Coleoptera, Carabidae (Contribución al conocimiento de la fauna cavernícola del País Vasco).'' Kobie 10, II tomoa, 1980, p. 568.</ref>
 
== Erreferentziak ==
[[Kategoria:Nafarroako leizeak]]
[[Kategoria:Abaurregaina]]
[[Kategoria:Biologia]]
[[Kategoria:Espeleologia]]
3.569

edits