Lurraren atmosfera: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Error ortográfico corregido
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa iOS app edit
bandalismoa desegin
3. lerroa:
'''Lurraren atmosfera''' edo '''eguratsa''' [[Lurra]] inguratzen duen [[gas]] geruza da. Osagai nagusiak hauek dira: [[nitrogeno]]a da (%78), [[oxigeno]]a (%21,12), [[argon]]a (%0,93), [[karbono dioxido]]a /%0,04), [[ur]] lurruna (%2 inguru) eta gainerakoa beste gas batzuen aztarnak.
 
Atmosferak lur kanpoko [[erradiazio elektromagnetiko|erradiazioetatik]] babesten du, [[ultramore|izpi ultramoreak]] xurgatuz. Ez du muga zehatzik, gainazaletik aldendu ahala bere [[dentsitate (fisika)|dentsitatea]] jarraian jaisten baita. Askotan, atmosfera eta espazioaren arteko muga bezala Karman muga aipatzen da, 100 [[kilometro|km]]-ko garaieran.
 
Berez, zatiki gotorrak eta isurkariak suspentsioan dauzkan gas nahasketa da eguratsa, [[grabitatearen indar]]raren bitartez Lurrari loturik dagoena.
 
Konpresioa dela-eta, ia egurats guztia (%97) lurretik gertueneko lehen 29 [[kilometro]]etan dago, baina esan daiteke eguratsa hamar mila kilometroko goratasuneraino iristen dela, eta han planeta arteko eremuarekin nahasten dela.
 
Bizitzeko ezinbestekoa delako, eta orobat erregulatzaile gisa duen zeregina dela-eta, eguratsean gertatzen dira hautematen ditugun eguraldi gorabeherak, eta, aldi berean, klimaren elementuak baldintzatzen dituen eragilea da. Eguratsaren kontzeptua hobeto ulertu ahal izateko, behar-beharrezkoa da aldez aurretik zenbait puntu argitzea, eta eguratsaren izatea ahalbidetzen duen mekanismoa aztertzea. Horrela, esan behar da materialek, beren egoera gorabehera, [[energia zinetiko]]a izaten dutela zatikietan, mugimendua eragiten duena. Aldi berean, zatiki bakoitza gainerako zatikien erakarpen indarraren mende ere badago, eta elkartzera egiten dute. Bi indarren arteko erlazioaren arabera mugituko da zatiki jakin bat gehiago edo gutxiago.