Hermann Hesse: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
4. lerroa:
== Bizitza ==
 
[[1877|1877an,]] [[Alemania|Alemaniako]] [[Cawl]] herrian jaio zen, protestante erlijioko familia elizkoi batean. <ref>{{Erreferentzia|izenburua=Diccionario de los escritores del mundo|argitaletxea=Everest|data=[1988]|url=https://www.worldcat.org/oclc/20077851|isbn=8424115414|pmc=20077851|sartze-data=2018-11-04}}</ref> Aitak horrela nahi zuelako, apaizgaitegi batean egin zituen ikasketak. Oso ikasle ona izan zen, baina elizako arauak ez zituen atsegin. Munduak ezarritako betebeharrak bete nahiaren eta bere buruarekin ados bizi izan nahiaren arteko borroka izan zen pere pentsamenduaren aztergai eta idazgai nagusia, bere lehen eleberrian azaltzen den bezala: ''[[Peter Camenzind]]'' ([[1904]])<ref name=":0">{{Erreferentzia|izenburua=Lur entziklopedia tematikoa. Literatura unibertsala|argitaletxea=Lur|data=[1999]|url=https://www.worldcat.org/oclc/863164923|isbn=8470993844|pmc=863164923|sartze-data=2018-11-04}}[http://www.euskara.euskadi.eus/r59-luredir/eu/contenidos/articulo/c1703/eu_d1703086/1703086.html]</ref>
 
Apaizgaitegia utzi ondoren, hainbat lanbidetan aritu zen, eta kazetari moduan hasi zen azkenean. Garai hartan, bere bigarren eleberria argitaratu zuen: ''Unterm Rad'' ([[1906]], ''Gurpilaren azpian''): gizarte arauei aurre egin behar dion idazle baten patuari buruzkoa. Ondoren, ''Gertrud'' ([[1910]]) eta ''Rosshalde'' ([[1914]]) argitaratu ziren. <ref name=":0" />
 
[[1911|1911n]][[India|, Indiara]] egin zuen bidaia bat eta horrek eragin handia izan zuen bere pentsamenduan. [[Budismo|Budismoaren]] jarraitzailea izan zen horren ondoren. [[Lehen Mundu Gerra|Lehen Mundu Gerran]], [[Suitza|Suitzara]] joan zen, eta [[Militarismo|militarismoaren]] aurka, [[Nazionalismo|nazionalismoaren]] aurka eta [[Gerra|gerraren]] aurka egin zuen. [[1923|1923an]], Suitzako herritartasuna hartu zuen eta [[Ticino|Ticinon]] jarri zen bizitzen. Bertan [[Nazionalsozialismo|nazismo]]<nowiki/>aren aurka borrokatuko zuen, hainbat lan idatzi zituen eta nazioarteko korrespondentzia mantentzen zuen.
 
Bere lehen urteak Alemania eta [[Suitza]] artean pasa zituen, haurtzaro eta nerabezaro zailak izan zituen eta ikasketak guztiz utzi zituen [[1896]]an. [[1989]]an [[Viena]]ko egunkari batean bere lehen poema, ''Madonna'', argitaratu zen. [[1898]]rako idaztea zen bere lan bakarra eta hurrengo urteetan ospea lortu zuen idazle bezala. [[1904]]an [[Maria Bernoulli]]rekin ezkondu zen eta berarekin hiru seme-alaba izan zituen. [[1911]]an [[Indonesia]] eta [[Sri Lanka]]ra bidaiatu zuen, eta esperientzia honek eragin handia izan zuen bere idazkeran. Hurrengo urtean, [[Suitza]]ra itzultzean, bere emaztearekiko harremana asko txartu zen.