Karst: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
Etiketak: Husten Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
t 83.41.126.21 wikilariaren aldaketak ezabatuz, Vermont wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
Etiketa: lehengoratzea
1. lerroa:
{{HezkuntzaPrograma}}
[[Fitxategi:Macizo larra.jpg|thumb|320px|[[Larrako Mendigunea|Larrako Mendiguneko]] paisaia karstikoa.]]
'''Karst''', edo '''paisaia karstikoa''', [[topografia]] mota bat da, arroka disolbagarriz ([[kareharri]]z, [[dolomita]]z edo [[igeltsu]]z) osatua dagoena. Ezaugarri nagusia lurpeko ur-sistemak dira, [[erliebe]] forma ugari eratzen dituena: [[dolina]]k, [[leize]]ak, [[arroil]]ak, ageriko hustubiderik gabeko depresio itxiak ([[arro endorreiko]]ak), lur azpiko ibaiak, ertz bertikaleko erliebe zutak eta beste ugari. [[Espeleologia|Espeleologiaren]] ikerketa eremu nagusia da, eta bertan ikertzen diren diziplinei [[karstaren zientziak]] esaten zaie.
 
== Hitzaren jatorri geografikoa ==
Hitza, [[Karst (eskualdea)|Karst eskualdetik]] dator, [[Italia]]ko ipar-ekialdeko muturrean dagoena. Eskualde hau, [[Eslovenia]] eta [[Kroazia]]ko mendebaldean ere dago. Eskualde hau, kareharriz jositako tokia da eta bertan, asko aurreratu zen karstari dagokionez, (ikus [http://www.zrc-sazu.si/izrk/ Karst Research Institute] [[Postojna]]koa)
 
== Higadura karstikoaren prozesua ==
Uretan disolbatutako gatzak, baldintza zehatz batzuetan, berriz kristalizatu daitezke. Adibide bezala, leizezulo baten sabaitik tantak erortzen hasten badira, [[estalaktita]]k eta [[estalagmita]]k sortzen dira, edo, barrunbe baten barnean geratzen badira, [[geoda]]k sor daitezke.
 
Beste forma karstiko asko ere badago, lurrazalean edo lurrazpiko barrunbetan sortzen diren arabera. Lehenengo kasuan, exokarstikoak deitzen dira eta, bigarrenean, endokarstikoak.
 
Eremu exokarstikoetan ''ur-xurgatze'' formak sortzen direla kontsideratzen da, eta eremu endokarstikoan, ''ur-zirkulazio'' formak:
 
* Eremu exokarstikoan:
** [[Lenar]]ak
** [[Polje]]ak
** [[Sakonune endorreiko]]ak
** [[Sarbegi|Sarbegi puntualak]]
** [[Dolina]]k
** [[Uvala]]k
** [[Irtenkuntza]]k
** [[Arroila]]k
 
* Eremu endokarstikoan:
** ''Alde asegabea edo ibia'', maila freatikoa baino goragoko aldea. Uraren zirkulazioa bertikala da.
*** [[Osin]]ak
*** [[Espeleotema]]k ([[Estalaktita]]k, [[Estalagmita]]k, [[Zutabe]]ak, [[Karbonatodun gortina]]k, [[Gours]]ak...)
*** [[Hobi]]ak
*** [[sifoi (geologia)|Sifoiak]]
*** Kolapsoak: Lur azpian hutsune bat egon eta goiko kareharria disoluzioaren ondorioz hondoratzea.
** ''Alde asea edo freatikoa'', maila freatikotik behera. Hutsune guztiak urez beterik daude, eta beraz, ezinezkoa da espeleotemen metatzea.
 
Konduktu freatikoak, tamaina ertain edo handiko lurpeko konduktuak, horizontalki garatzen dira. Urak sekzio osoa betetzen duelarik ''presio-tutu'' deitzen dira.
 
Alde freatikoan ur igorpen formak ere aurkitu ditzakegu:
* [[Iturburu eseki]]ak
* [[Ukipen-iturri]]ak
* [[Trop-plein|Trop-plainak]]
* [[Trabertino]]ak
* [[Karbonatozko toba]]k
 
=== Euskal Herria ===
[[Nafarroa]]n ipar-mendebaldean [[Larrako Mendigunea]] karst eremua topa dezakegu, eta probintzia hori eta [[Gipuzkoa]]ren artean [[Aralar|Aralar mendilerroa]] ere.
{{wikitu}}
'''KAREHARRIZKO MENDILERROAK (karstikoak)'''
 
Kareharria disolbatu egiten da, neurri batean euriaren eraginez, eta paisaia bereziak eratzen ditu. Horrez gain, haitzuloak edo leizeak sortzen dira harriaren barnean osatzen diren zuloetan.
 
Kareharrizko mendilerroetan osatzen diren erliebe mota garrantzitsu hauek 1.300 m-tik gorako gailurrak dituzte Euskal Herrian
 
=== Iberiar penintsula ===
[[Espainia]]n, erliebe mota hau, oso ugaria da ''kareharrizko Espainia'' delakoan.
 
[[Iberiar penintsula]]ko paisaia karstikoen adibide batzuk honako hauek dira: [[Torcal de Antequera]] ([[Málagako probintzia|Malagako probintzia]]), ''[[Monasterio de piedra]]'' ([[Zaragozako probintzia]]n edota [[Cuencako probintzia]]ko [[Ciudad Encantada|Hiri Sorgindua]]).
 
[[Igeltsu]] gaineko moldatu karstikoak, Ebroren Haranean daude, [[Sorbas]]en ([[Almeríako probintzia|Almeriako probintzian]], edo baita [[Mundo Ibaia eta Osinaren Kalareen Natura Parkea]]n ere, azken hau, [[Albaceteko probintzia]]n.
 
=== Europa ===
[[Europa]]n [[Italia]]ren ipar-mendebaldean, [[Eslovenia]] edota [[Kroazia]]n karst eremuak topa daitezke. [[Irlanda]]ko mendebaldean [[The Burren]] eremu ospetsua kokatzen da.
 
== Ikus, gainera ==
{{commonskat}}
 
 
* [[Kareharri]]
* [[Haitzulo]]
* [[Espeleotema]]k
* [[Kaltzita]]
* [[Karbonatazio]]
* [[Euskal Herriko geologia|Euskal Herriko Geologia]]
 
[[Kategoria:Geomorfologia]]
[[Kategoria:Leizeetako geologia]]
[[Kategoria:Espeleologia]]