Daniel Defoe: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
infotaula orri hasierara ekarri
No edit summary
6. lerroa:
Daniel Foe [[Londres|Londresen]] jaio zen St. Giles Cripplegate parrokia inguruan, baina data eta lekua ez dakizkigu ziurtasunez. Gurasoak Alice eta James Foe izan ziren. Aita James The Worshipful Company of Butchers izeneko harakinen gremioko kidea eta argizariak egiten irabazten zuen bizitza. Presbiteriano zorrotza, haren iritziek eragina izango zuten gerora semeagan. Askotan, gurasoen sinesmen erlijiosoak ez zetozen bat Ingalaterrako Elizarekin. Danielek erantsiko zion abizenari “de” eta, behin baino gehiagotan, De Beau Faux sendikoa zela esan ohi zuen.<ref>{{Cite web|url=https://www.gradesaver.com/author/daniel-defoe/|izenburua=Biography of Daniel Defoe|sartze-data=2018-06-01|egunkaria=|aldizkaria=Gradesaver|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref> Bere ama, Annie, bera 10 urte zituenean hil zen. <ref>{{Cite book|hizkuntza=|izenburua=The Life of Daniel Defoe|urtea=2015|abizena=John J.|izena=Richetti|orrialdeak=|orrialdea=|argitaletxea=Wiley-Blackwell|ISBN=978-1-119-04530-4}}</ref>
 
Bere lehenengo hezkuntza Dorking-en (Surrey) jaso zuen. 14 urterekin, presbiteriano disidenteentzako Londresko Charles Morton eskolan ikasi zuen, baina ministroa izatea nahi ez zuenez, akademia utzi eta Daniel Defoe gazteak merkatari lanetan murgildu zen -galtzerdiak, artilezko gaiak edo ardoa salduz- eta Europan zehar bidaiatu zuen. Nahiz eta anbizio handiko gizona izan negozioak ez zitzaizkion oso ondo atera, zor asko izan zituen eta horrek  kartzelara ere eraman zuen uneren batean.<ref>{{Cite web|url=https://www.armiarma.eus/unibertsala/defoe/|izenburua=Robinson Crusoe. Liburuaren sarrera|sartze-data=2018-06-01|egunkaria=|aldizkaria=Armiarma|abizena=|izena=|egile-lotura=|hizkuntza=|formatua=}}</ref>
 
[[1684|1684an]], Mary Tuffleyrekin ezkondu zen eta 3.700 £-ko dotea jaso zuen, asko garai hartarako. Zorrak eta arazo politikoak izan zituen, baina hori ez zen arazo izan bere ezkontza 50 urte irauteko eta bi seme eta bost alaba izateko.