Neptuno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
118. lerroa:
[[Fitxategi:Neptune_clouds.jpg|thumb|Neptunoko goi geruzatako hodeiek itzalak sortzen dituzte azpiko geruzatan.]]
Goiko geruzatan, Neptunoren atmosfera %80 hidrogeno eta %19 helio da. Gainontzekoan, batez ere, [[metano]]a da. Metanoak eguzki-argiaren [[xurgapen]]a egiten du 600 [[nanometro|nm]]ko frekuentzian, espektroaren portzio gorri eta infragorrian. Uranon bezala, atmosferako metanoak xurgatzen duen argi gorri honek ematen dio Neptunori bere kolore urdina<ref>{{Erreferentzia|izenburua=HubbleSite: Image - Neptune|url=http://hubblesite.org/newscenter/archive/releases/1995/09/image/a/|aldizkaria=hubblesite.org|sartze-data=2018-10-30}}</ref>, nahiz eta Neptunoren urdin bizia Uranoren [[zian]] kolorearen ezberdina izan. Neptunok eta Uranok metano kopuru antzekoa dutenez, uste da beste atmosferako osagai ezezagunen batek ematen diola kolore hori.
 
Neptunoren atmosfera bi eskualdetan dago banatuta: beheko [[troposfera]], non tenperaturak jaisten doazen altueran irabazi ahala, eta [[estratosfera]], non tenperaturak igotzen diren altueran irabazi ahala. Bien arteko muga [[tropopausa]] da, 0,1 barreko presiopean dagoena. Estratosferaren gainean [[termosfera]] dago, 10<sup>-5</sup> eta 10<sup>-4</sup> bar arteko presioa duen eremua. Termosferak, gradualki, paso ematen dio [[exosfera]]ri.
 
=== Magnetosfera ===