Neptuno: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
95. lerroa:
 
[[Friedrich Georg Wilhelm von Struve]]k Neptuno babestu zuen 1846ko abenduaren 29an, [[San Petersburgo]]ko Zientziaren Akademiaren aurrean<ref>{{Erreferentzia|izena=J.|abizena=Challis|izenburua=Second Report of proceedings in the Cambridge Observatory relating to the new Planet (Neptune)|orrialdeak=309–314|hizkuntza=en|data=1847|url=https://doi.org/10.1002/asna.18470252102|aldizkaria=Astronomische Nachrichten|alea=21|zenbakia=25|issn=0004-6337|doi=10.1002/asna.18470252102|sartze-data=2018-10-29}}</ref>. Laster, Neptuno bilakatu zen nazioartean erabilitako izena. [[Antzinako Erromako mitologia]]n [[Neptuno (mitologia)|Neptuno]] itsasoen jainkoa zen, [[Antzinako Grezia]]ko [[Poseidon]]en baliokidea. Izen mitologiko bat jartzea beste planeten izendapenarekin bat zetorren, guztiak ([[Lurra]] izan ezik) Antzinaroko mitologiako jainkoen izenak baitzeramatzaten<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Planetary Names: Planet and Satellite Names and Discoverers|hizkuntza=en|url=http://planetarynames.wr.usgs.gov/Page/Planets|aldizkaria=planetarynames.wr.usgs.gov|sartze-data=2018-10-29}}</ref>.
 
Munduko hizkuntza gehienetan, baita greziar-erromatar kulturarekin harreman zuzenik ez duten horietan, "Neptuno" hitzaren aldaeraren bat erabiltzen da planeta izendatzeko. Halaere, Txina, Vietnam, Japonia eta Korean planetaren itzulpen bat erabiltzen da, "itsasoko errege izar" (海王星), Neptuno itsasoetako jainkoa zelako<ref name="ling">{{Erreferentzia|izenburua=Planetary Linguistics|hizkuntza=en|url=http://nineplanets.org/days.html|aldizkaria=nineplanets.org|sartze-data=2018-10-30}}</ref><ref>{{Erreferentzia|abizena=VCCorp.vn|izenburua=Sao Hải Vương – “Cục băng” khổng lồ xa tít tắp|hizkuntza=vi|url=http://kenh14.vn/kham-pha/sao-hai-vuong-cuc-bang-khong-lo-xa-tit-tap-2010103010172747.chn|sartze-data=2018-10-30}}</ref>. [[Mongoliera]]z Dalain Van (Далайн ван) erabiltzen da, itsasoarekin ere lotua. [[Greziera]] modernoan planeta Poseidon deitzen da (Ποσειδώνας, Poseidonas), beste planetatan gertatzen den bezala, euren mitologiako izakia hartuz<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Greek names of the planets, how are planets named in Greek|hizkuntza=en-US|data=2010-04-25|url=http://www.greek-names.info/greek-names-of-the-planets/|aldizkaria=Greek Names|sartze-data=2018-10-30}}</ref>. [[Hebreera]]z ohikoa da "Neptun" erabiltzea (נפטון), baina 2009an bozketa ofizialak egin zuen hizkuntza akademiak eta "Rahab" (רהב) izena jarri zioten, [[Salmoen Liburua]]n agertzen den itsas-munstro baten omenez<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Uranus and Neptune Get Hebrew Names at Last|hizkuntza=en|data=2009-12-31|url=https://www.haaretz.com/1.4758704|aldizkaria=Haaretz|sartze-data=2018-10-30}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=אוראנוס הוא מהיום אורון ונפטון מעתה רהב - הידען|hizkuntza=he-IL|data=2009-12-31|url=https://www.hayadan.org.il/hebrew-names-to-uranus-and-neptune-3112090|aldizkaria=הידען|sartze-data=2018-10-30}}</ref>. [[Maori]]ek [[Tangaroa]] deitzen dute planeta, euren itsasoaren jainkoaren izena. [[Nahautl]]ez [[Tlaloc]] euriaren jainkoa hartzen dute baliokidetzat eta ''Tlāloccītlalli'' izena erabiltzen dute<ref name="ling" />. Tailandian Dao Nepjun (ดาวเนปจูน) zein Dao Ketu (ดาวเกตุ, "Keturen izarra") erabiltzen da, [[Ketu]] (केतु) [[hinduismo]]ko astrologiako ilargi-nodoaren omenez.
 
=== Izaera ===