Neandertal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gramática corregida
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor app edizioa iOS app edit
8. lerroa:
'''Neanderthalgo gizakia''' edo '''neanderthalak'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/es_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak''].</ref> ''[[Homo]]'' generoko [[Pleistozeno]]ko kide desagertu bat da. [[Europa]]ko eta [[Asia]] zentraleko mendebaldean aurkitu dira aztarnak. Neanderthalak batzuetan [[gizaki]]en azpiespezie gisa sailkatzen dira ('''''Homo sapiens neanderthalensis''''') edo beste espezie baten eran ('''''Homo neanderthalensis'''''). Orain dela 250.000-28.000 urte bitarteko epean bizi izan zen.
 
 
== Etimologia ==
'''Neanderthal''' terminoa [[1863]]an sortu zuen [[William King]] anatomistak. Gaur egun ''neanderthal'' idazteko bi modu ezberdin daude nazioartean, izan ere ''Thal'' [[aleman]]ezko hitzaren grafia [[XX. mendea]]ren hasieran aldatu zen, eta gaur egun ''Tal'' erabiltzen da. Esanahia «harana» da. Izen binomiala finkoa denez ''Neanderthalensis'' erabiltzen da, baina hizkera arruntean erdiko ''h'' hori [[erdara]] askotan kentzen da (ez, ordea, [[euskara]]z).