Joxan Goikoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
12. lerroa:
[[Richard Galliano]] frantses akordeoi-jotzaile ospetsuaren eraginpean eta bere irakaspenei esker kaleratu zituen bere bi lehenengo lanak Angel Unzu gitarra jolearekin batera, ''Lehenengo geltokian'' (1988) eta ''Kollage'' (1991), jazzaren arloan. HAT (Hernaniko Akordeoi Taldea) sortu zuen 1987an, eta ganbera-musika landu zuen taldearekin, ''Libertango'' (1991) lana aurrerakoia kaleratuz Astor Piazzollaren omenez. 1988an Radio3-RNE irratiko ''Discópolis'' irratsaioak ''Lehenengo Geltokian'' diskoa Espainiako hilabeteko disko izendatu zuen. 1985. urtetik, "Hernani" Musika Eskola Publikoko irakaslea da, bertan akordeoia, joera ezberdinak eta informatika musikala irakasten dituelarik. Eskola hau aitzindari izan dugu estatu mailan musika eta pedagogiari aplikatutako informatikaren erabilpenari dagokionez.
 
Euskal musika herrikoiaren arloan bere ibilbidea bi egitasmo paraleloetan banatzen da: bata, lehenengoa, zuzeneko folk musika tradizionalaren esparruan [[Alboka (taldea)|Alboka]] taldearekin ([[Alan Griffin]] multiinstrumentista irlandarrarekin batera) grabaturiko laubost diskoarekin: ''Alboka'' (1994), ''Bi beso lur'' (1998), ''Lorius'' (2000) eta, ''Lau anaiak'' (2004) eta ''Lurra, ur, haize'' (2017). Eta bigarrengoa berriz, [[Juan Mari Beltran]] musikari eta ikertzailearekin abiatutako bide berritzailea,  birziklatze musikala eta esperimentalaren bidez. Bi diska nabarmen grabatu zituen Beltranekin: ''Egurraren orpotik dator...''(1993) eta ''Beti ttun-ttun'' (1998), biak ere Suso Saiz gitarra-jole ospetsuaren ekoizpenarekin. Gitarrista espainiarra dugu Goikoetxearen ibilbidean beste erreferentzi puntu garrantzitsu bat, harekin grabatu zituen ''Quartet'' (1997 - zuzenean)  eta ''Elektro psychodelic film remix in living stereo'' (2000).
 
Joxan Goikoetxeak musika, irudia, dantza, eskultura eta literatura uztartzen dituzten hainbat ikuskizun eta proiektu sortu eta estreinatu ditu. Eremu horretan ''Libertango'' (1991)ren ostean ''Ametsaren Bidea'' (1994), ''Metropolis'' (1995), ''Supernova'' (2000), ''El Sueño de Alejandro'' (2001), ''Agur, Everest'' (2010), ''Gau-Beranduan'' (2013), ''Ihes'' (2014), ''EzpaletenaK'' (2015), ''Maite K'' (2016), ''Adiorik Gabe - Sin Adiós'' (2016), ''Zerua beti beherago dago'' (2016) eta ''Hernani - Gure hitzak'' (2018) iritsi ziren eta bereziki ''Goazen Lagun'' (1996) Euskal Herrian ezaugarri hauekin egindako lehen proiektu multimedia. Kontzeptu eta euskarri berri honek 1995 urtean AZTARNA zigilua sortzera bultzatu zuen, hainbat euskal artisten lanak argitaratuaz orduz geroztik.
45. lerroa:
* Lorius. Resistencia (2001)
* Lau anaiak. Elkar (2004)
*Lurra, ur, haize (2017)
 
'''Ekoizle''' lanetan:
88 ⟶ 89 lerroa:
* Laida Pilota - (2018)
* Asteasu eta Txirrita. RS538 Disko baten sekretuak (Pello Errota 100 urte) - (2018)
*Hernani - Gure Hitzak - Ainhoa Larrañagarekin batera (2018)
*Bost Hitz - Xabi Payarekin batera - Leeuwarden 2018
 
'''Antzerkirako sortutako musika''':