Eguzkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
139. lerroa:
 
Eguzki-orbanak [[fotosfera]]n dauden ilunguneak dira, eta eremu-magnetikoaren kontzentrazioaren ondorio dira. Eremu magnetikoaren ondorioz Eguzkiaren barrutik datozen [[konbekzio]] korronteak ezeztatzen dira, eta ez dira gainazalera iristen. Ondorioz, eguzki-orbanak inguruan duten fotosfera baino hotzagoak dira, eta horregatik dira ere ilunagoak. Eguzki orbanen minimoan orban gutxi daude, eta batzuetan bat ere ez da ikusten. Agertzen direnak latitude altuetan egiten dute. Eguzki-zikloa maximora iristen denean, orbanak ekuatoretik gertuago egoteko joera dute, [[Spörerren legea]] deitzen den fenomenoa. Eguzki-orbanik handienek milaka kilometroko zabalera izan dezakete<ref>{{Erreferentzia|izenburua=NOW PLAYING AT A STAR NEAR YOU: THE LARGEST SUNSPOT IN TEN YEARS BLAZES AWAY WITH ERUPTIONS|data=2007-08-23|url=https://web.archive.org/web/20070823050403/http://www.gsfc.nasa.gov/gsfc/spacesci/solarexp/sunspot.htm|sartze-data=2018-10-06}}</ref>.
 
Eguzki-orbanen ziklo horiek 22 urte irauten dituen [[Babcock eredua|Babcock-Leighton ziklo]] baten erdia dira. Ziklo hori [[dinamo]]aren ereduarekin lotuta dago, [[sistema toroidal eta poloidal]]aren arteko elkarrekintza konplexu baten ondorioz<ref>{{Erreferentzia|izena=George E.|abizena=Hale|izenburua=The Magnetic Polarity of Sun-Spots|orrialdeak=153|hizkuntza=en|abizena2=Ellerman|abizena3=Nicholson|abizena4=Joy|izena2=Ferdinand|izena3=S. B.|izena4=A. H.|data=1919-4|url=http://adsabs.harvard.edu/abs/1919ApJ....49..153H|aldizkaria=The Astrophysical Journal|zenbakia=49|issn=0004-637X|doi=10.1086/142452|sartze-data=2018-10-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=NASA Satellites Capture Start of New Solar Cycle|url=http://www.physorg.com/news119271347.html|sartze-data=2018-10-06}}</ref>. Bi indar magnetiko horien arteko aldeak 11 urteko zikloak eratzen ditu eguzki orbanetan, eredu sinplifikatu batean Eguzkiaren polaritatearen aldaketei dagokio<ref>{{Erreferentzia|izenburua=CNN.com - Sci-Tech - Space - Sun flips magnetic field - February 16, 2001|url=http://edition.cnn.com/2001/TECH/space/02/16/sun.flips/|aldizkaria=edition.cnn.com|sartze-data=2018-10-06}}</ref><ref>{{Erreferentzia|izenburua=The Sun Does a Flip|data=2009-05-12|url=https://web.archive.org/web/20090512121817/https://science.nasa.gov/headlines/y2001/ast15feb_1.htm|sartze-data=2018-10-06}}</ref>.
 
=== Jardueran aldaketak ===