Eguzkia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
137. lerroa:
[[Fitxategi:Sunspot butterfly diagram.svg|thumb|Eguzki-orbanen kokapenaren grafikoak erakusten du nola ziklo bat osatzeaz gain, hego zein ipar hemisferioetan ere errepikatzen diren.]]
Eguzkiak [[eremu magnetiko]] bat du bere gainazalean zehar aldatzen dena. Bere [[eremu polar]]rak 1-2 [[Gauss (unitatea)|gauss]] ditu, 3.000 gauss dituen bitartean [[eguzki-orban]] deitzen diren egituratan eta 10 eta 100 gauss artean [[eguzki protuberantzia]]tan<ref>{{Erreferentzia|izenburua=Sun Fact Sheet|data=2010-07-15|url=https://web.archive.org/web/20100715200549/http://nssdc.gsfc.nasa.gov/planetary/factsheet/sunfact.html|sartze-data=2018-10-06}}</ref>. Eremu magnetikoa ere denbora eta kokapenaren arabera aldatzen da. Ia periodikoa den 11 urteko ziklo bat da bariaziorik ezagunena; ziklo horretan eguzki-orbanen kopurua handitu eta desagertzen dira<ref name=":5" /><ref name=":6" /><ref>{{Erreferentzia|izena=Lang, Kenneth|abizena=R.|izenburua=The sun from space|argitaletxea=Springer|data=2009|url=https://www.worldcat.org/oclc/304518886|edizioa=2nd ed|isbn=9783540769538|pmc=304518886|sartze-data=2018-10-06}}</ref>.
 
Eguzki-orbanak [[fotosfera]]n dauden ilunguneak dira, eta eremu-magnetikoaren kontzentrazioaren ondorio dira. Eremu magnetikoaren ondorioz Eguzkiaren barrutik datozen [[konbekzio]] korronteak ezeztatzen dira, eta ez dira gainazalera iristen. Ondorioz, eguzki-orbanak inguruan duten fotosfera baino hotzagoak dira, eta horregatik dira ere ilunagoak. Eguzki orbanen minimoan orban gutxi daude, eta batzuetan bat ere ez da ikusten. Agertzen direnak latitude altuetan egiten dute. Eguzki-zikloa maximora iristen denean, orbanak ekuatoretik gertuago egoteko joera dute, [[Spörerren legea]] deitzen den fenomenoa. Eguzki-orbanik handienek milaka kilometroko zabalera izan dezakete<ref>{{Erreferentzia|izenburua=NOW PLAYING AT A STAR NEAR YOU: THE LARGEST SUNSPOT IN TEN YEARS BLAZES AWAY WITH ERUPTIONS|data=2007-08-23|url=https://web.archive.org/web/20070823050403/http://www.gsfc.nasa.gov/gsfc/spacesci/solarexp/sunspot.htm|sartze-data=2018-10-06}}</ref>.
 
=== Jardueran aldaketak ===