Bizenta Mogel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
17. lerroa:
 
== ''Ipuin onak'' ==
''[[Ipui onac|IpuiIpuin onaconak, ceintzuetanzeintzuetan arquitucoaurkituko dituzten euscalduneuskaldun necazarinekazari ta gazte gueiac eracaste ederrac beren vicitza zucentzeco]]'' ([[1804]], ''Undiano''). [[Gipuzkera]]zko [[ipuin|alegia]]-bilduma bat da, [[Esopo]]renetatik latinetik itzuliak edo egokituak. Bizentaren alegiak hizkuntza ulerterraz eta atseginean daude idatziak, ahalik eta irakurle gehienengana iristeko.
 
[[Euskara]]zko lehen fabula-liburua da hau. Garai hartan latinetik itzultzea ez zen lan makala, euskara arauturik ez zegoenez, euskalki desberdinen artean erabakitzea zaila baitzen. [[Bertso]]ak ere idatzi zituen. Euskara literarioaren eredua osabarengandik hartu zuen: garbia, kultua baina ulerterraza, ume eta [[baserri]]tarrentzat idazten zuen eta. [[Fabula]]z gain, iruzkin konprometituak idazten zituen, jauntxo eta baserritarren harremanak azpimarratuz, zintzotasuna eta mantsotasuna eskatuz.