Askatasunaren Estatua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
{{Eraikin infotaula automatikoa}}
[[Fitxategi:Liberty Island photo D Ramey Logan.jpg|thumb|250px|Liberty Island.]]
'''Askatasunaren Estatua''' ({{lang-en|Statue of Liberty}}), jatorrizko izena '''Mundua argitzen duen askatasuna''' ({{lang-en|Liberty Enlightening the World}}; {{lang-fr|La Liberté éclairant le monde}}), [[New York]]en ([[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]) kokatutako eskultura erraldoia da. [[Frédéric Auguste Bartholdi]]ren lana da, [[1886]]an [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuen]] independentziaren mendeurrena zela eta, [[Frantzia]]k [[New York]] hiriari oparitutakoa<ref>[http://whc.unesco.org/fr/list/307 Statue de la Liberté] Whc.unesco.org</ref>. Urte horretan, desmuntaturik, Frantziatik AEBetarako bidaia ''Iseré'' itsasontzian egin zuen.
'''Askatasunaren Estatua''' ({{lang-en|Statue of Liberty}}), jatorrizko izena '''Mundua argitzen duen askatasuna''' ({{lang-en|Liberty Enlightening the World}}; {{lang-fr|La Liberté éclairant le monde}}), [[New York]]en ([[Ameriketako Estatu Batuak|AEB]]) kokatutako eskultura erraldoia da. [[Frédéric Auguste Bartholdi]]ren lana da, [[1886]]an [[Ameriketako Estatu Batuak|Ameriketako Estatu Batuen]] independentziaren mendeurrena zela eta, [[Frantzia]]k [[New York]] hiriari oparitutakoa<ref>[http://whc.unesco.org/fr/list/307 Statue de la Liberté] Whc.unesco.org</ref>.

== Historia ==
Munduan zehar estatua honen kopia eta imitazio ugari daude.
=== Diseinua ===
[[Édouard Lefebvre de Laboulaye]] politikari frantsesaren ideia izan zen Frantziak Estatu Batuei opari bat egitea haien askatasunaren mendeurrena ospatzeko. [[Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibila]] amaitu berria zen eta herrialdea berreraikuntza lanetan ari zen.

Bartholdi eskultoreari egin zitzaion enkargua. Eskultore frantziarra aurrez [[Suezko kanala|Suezko kanalean]] lanean aritua zen eta bertan itsasargi bat egitea pentsatua zuen. Itsasargi honek itxura klasikoa behar zuen izan eta mitologia erromatarreko Libertas jainkosa izan zuen buruan. Ez zen ordea proiektua gauzatu.

Enkargu berria jasota, Egipton izandako ideia berreskuratu eta terrakotazko eredu bat egin zuen. 1871n New Yorkera bidaiatu zuen estatuaren kokapena zehazteko. Bedloe uhartea aukeratu zuen, garai hartan base militarra izan zena, hiriko badiaren sarreran. Uhartea gainera [[Ellis uhartea]]ren ondoan kokaturik zegoen, eta horrela Europako etorkinek ikusiko zuten lehen irudia izango zen Askatasunaren Estatua.

=== Eraikuntza eta garraioa ===
Estatu Batuen askatasunaren mendeurrena 1876an izanik ordurako amaitu nahi izan zen proiektua baina aurrekontua nabarmen handitu zenez diru bilketak luze jo zuen eta eraikuntzak atzerapena izan zuen. Eskulturaren barne egitura egiteko Bartholdik [[Gustave Eiffel]] injeniaria kontratatu zuen. Estatuaren azala osatzeko kobrezko piezak ''Gaget, Gauthier et Cie'' enpresan eraiki ziren 1878an. Eskulturaren burua Parisko 1878ko Erakusketa Unibertsalean erakutsi zen.

Estatua Frantzian egiten ari zen bitartean Estatu Batuetako gobernuak Bedloe uhartea erosi eta oinarria eraikitzen hasi ziren Bartholdiren diseinua jarraituz.

1884 urterako estatuaren atal guztiak amaituta zeuden. Eskulturaren piezak desmuntatu eta aurrena [[Rouen]]era trenez, ondoren Sena ibaian behera itsasontziz eta azkenik Frantziatik AEBetarako bidaia ''Iseré'' itsasontzian egin zuen. Estatua 350 piezatan desmuntatu zen eta 214 kutxatan izan zen garraiatua. New yorken lau hilabete behar izan zuten eskultura berreraikitzeko eta 1886ko urriaren 28an inauguratu zuen [[Grover Cleveland]] presidenteak. Inaugurartu eta 1902 artean itsasargi funtzio izan zuen.

=== Berriztatze lanak ===
* 1909an igogailua ezarri zen. 1931n igogailu modernoago bat eraiki zen.
* 1916 urtean kobrezko antortxa zaharra kendu eta [[beirate]]zko 600 piezaz egindako berri bat ezarri zen. Pizterakoan argi-efektu ikusgarriak lortu ziren. [[Gutzon Borglum]] eskultoreak burutu zuen proeiktua.
* 1949an berogailua ezarri zen estatuaren oinarrian.
* 1984 eta 1986 urtean berriztatze lan orokorrak egin ziren. ''American Express'' konpainiak hartu zuen honen ardura eta kreditu txartelarekin egindako erosketa bakoitzeko zentabo bat emanez 1'7 milioi dolar biltzea lortu zuen.

== Deskribapena ==
=== Sinbologia ===
Eskulturak mitologia klasikoko jainkosa baten itxura du. Buruan zazpi puntadun koroa darama, zazpi itsaso klasikoak irudikatuz. Koroan 25 leiho daude, lurrean aurkituriko gemak eta eguzkiaren izpiak sinbolizatuz. Diademak [[Helios]] jainkoaren diademaren itxura du.

Eskumako besoa altxatua du eta piztutako antortxa bat eusten du. Eskultura klasikoetan ezpata izan¡ten duten postura berean dago, horrela [[Argien Garaia]] hobesten du gerra garaiak baztertuz. Ezkerreko besoan taula bat darama eta Estatu Batuen independentziaren urtea ageri da zenbaki erromatarretan idatzia: JULY IV MDCCLXXVI.

Eskulturaren barnealdea [[altzairu herdoilgaitz]]ez egina dago eta kobrezko azal fina du. Hasiera batean kobre kolorezkoa bazen ere aireak oxidatu egin du eta orain turkesa kolorekoa da. Antortxako sua urrezko laminaz estalita dago.

Estatua bera ekialdera begira dago, Europari begira.

Oinarria laukia da baina 11 punta dituen izar erregular baten gainean dago. Bertan brontzezko plaka batean Emma Lazarus poeta estatubatuarraren ''The New Colossus'' olerkia dago idatzita.

''THE NEW COLOSSUS''

''Not like the brazen giant of Greek fame, ''

''With conquering limbs astride from land to land; ''

''Here at our sea-washed, sunset gates shall stand ''

''A mighty woman with a torch, whose flame ''

''Is the imprisoned lightning, and her name ''

''Mother of Exiles. From her beacon-hand ''

''Glows world-wide welcome; her mild eyes command ''

''The air-bridged harbor that twin cities frame. ''

''"Keep, ancient lands, your storied pomp!" cries she ''

''With silent lips. "Give me your tired, your poor, ''

''Your huddled masses yearning to breathe free, ''

''The wretched refuse of your teeming shore. ''

''Send these, the homeless, tempest-tossed to me, ''

''I lift my lamp beside the golden door!"'' ''

== Neurriak ==
{| class="wikitable"

! Ezaugarria !! Neurria

| Estatuaren altuera || 46,05 m

| Oinarriaren altuera || 46,94 m

| Guztizko altuera (oinarria+estatua) || 92,99 m

| Eskuaren luzera || 5,00 m

| Hatz erakuslearen luzera || 2,44 m

| Buruaren altuera || 5,26 m

| Buruaren zabalera || 3,05 m

| Begiaren zabalera || 0,76 m

| Sudurraren altuera || 1,37 m

| Ahoaren zabalera || 0,91 m

| Eskumako besoaren luzera || 12,80 m

| Taularen altuera || 7,19 m

| Taularen zabalera || 4,14 m

| Taularen lodiera || 0,61 m

| Kobrearen pisua || 31 tona

| Altzairuaren pisua || 125 tona

| Hormigoizko zimentuen pisua || 25.500 tona

| Kobrezko laminen lodiera || 2,38 mm

== Kopiak munduan zehar ==
[[Fitxategi:Odaiba.jpg|thumb|250px|Tokioko badiako erreplika.]]
Munduan zehar Askatasunaren Estatuaren kopia eta imitazio ugari daude, eskala desberdinetan egindakoak badira ere. Gehienak Frantzian eta Estatu Batuetan aurkitzen dira, baina beste hainbat herrialdetan ere badaude, hala nola, Argentina, Austria, Alemania, Italia, Japonia, Txina eta Viet-namen.

Aipagarrienak honako hauek dira:
* [[Paris]]en, Zisneen uhartean (''Île aux Cygnes''), Bartholdiren tailerra egon zen tokian. 11,5 metrotako altuera du.
* [[Las Vegas]] hiriko New York-New York Hotel eta kasinoan.
* [[Tokio]]ko badian, [[Odaiba]] uharte artifizialean.
* [[Buenos Aires]]en, Barrancas de Belgrano plazan, Bartholdi berak egina.

== Erreferentziak ==