Biblia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
30. lerroa:
'''Biblia'''<ref>EIMA: [http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dih/eu_5490/adjuntos/estilo_liburua/onomastika/IZEN_ZERRENDAK.pdf ''Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak'']</ref> ({{lang-grc|τὰ βιβλία|tà biblía}}, «Liburuak») [[judu|judaismoaren]] eta [[kristautasun]]aren idazki sakratu eta nagusiak biltzen dituen liburu bilduma da. [[Erlijio]] horietako sinestunen ustez, Biblian [[Jainko]]aren hitza jakinarazten zaie gizakiei.
 
Bi atal nagusi ditu, [[Itun Zaharra|Hebrear Biblia]] eta kristauen [[Itun Berria]]. Kristauek Hebrear Bibliari ''Itun Zahar'' deitzen diote. Hebrear Biblia [[Jesus Nazaretekoa|Jesu Kristo]] jaio aurreko Israelgo herriaren historia kontatzen duten liburuek osatzen dute. Kristauek ez bezala, hebrearrek ez dute Jesus Nazaretekoa (Jesu Kristo) Jainkoaren semetzat aitortzen. Horregatik ez dute Itun Berria liburu sakratutzat onartzen. [[Itun Berria]]k Jesu Kristoren jaiotza, nortasun, egite, irakatsi, hilketa, piztuera eta [[kristau]] elizaren sorrera kontatzen ditu. lan
 
Historian, beste edozein liburu baino aldi gehiagotan eta hizkuntza gehiagotara —2.000 baino gehiagotara— itzuli dute. Inoiz gehien saldutako liburua da, eta [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldeko]] literaturako funtsetako bat. Bibliako kontakizunen eragina idazle eta idazlan ugaritan aurkitzen da, baita erlijioekin oso kritiko direnengan ere (adibidez, [[Bernardo Atxaga]]k adierazi zuen [[Gabriel Aresti]]ren iturri funtsezkoa Biblia dela).<ref>{{erreferentzia|izena= Montse |abizena= Arregi|url= http://www.kapsula.com/haria/99/TES1019T12.html |izenburua= Bernardo Atxaga: "Gabriel Arestiren poesiaren iturri funtsezkoa Biblia da" |egunkaria= [[Euskaldunon Egunkaria]]| data= 1999-11-19}}</ref>