Eduardo Txillida: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{Vikidia\|.*\}\} +)
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
73. lerroa:
 
Estelak izan dira Txillidak landu dituen arloetako beste bat. Estela horiek adiskide dituenei eta bestelako pertsonaia ospetsuei eskaini dizkie. 1977an halako lau aurkeztu zituen Parisen, gaurko artearen nazioarteko azokan, altzairuan eginak: Gudari, eta Nerudari, Allenderi eta Millaresi Omenaldiak. Era horretako estelak eskaini dizkie bere adiskide batzuei eta beste zenbaiti, adibidez Estela a Giacometti (1974), Estela a Picasso (1975), Estela a Borromini (1976), Estela a Bergson (1977), Estela a Sabino Arana 1977), Estela a Edgar Allan Poe (1978), Estela a Rafael Ruiz Balerdi (1992), etab.
 
[[Fitxategi:AmnistiaIkurra.png|thumb|224x224px|left|''Amnistiaren Aldeko Batzorde''en ikurra (Eduardo Txillidak egina, 1977)]]
 
1977an oparitu zion Eduardo Txillidak bere sorlekuari, Donostiari, hiriko sinbolo bilakatu den eskultura ospetsua, ''[[Haizearen orrazia]]'', Torrepean, [[Txubillo]] azpian, Kontxaren ertzean, haitzetan itsatsita dagoen monumentua. [[Luis Peña Gantxegi|Peña Gantxegi]] arkitektoarekin batera proiektatua dago obra osoa, eta hiru zenbakia da egileari joko guztiak egiteko aukera eskaintzen diona: hiru elementu funtsezkoenak hantxe aurkitzen dira, eskulturaren osagai barneko bezala, ura, eguratsa eta lurra, alegia; hiru eskultura dira, bakoitzak hiru beso dituela, eta hiru haitzetan hiru loturaz itsatsiak, espazioa mugatuz eta hertsiz. Donostian beste bi obra ere baditu Txillidak: Santa Maria elizari oparitua bat, eta [[Alexander Fleming|Fleming]] doktoreari eskainia bestea.