Futbol: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
Etiketa: 2017 wikitestu editorearekin
11. lerroa:
== Historia ==
{{sakontzeko|Futbolaren historia}}
=== Futbola munduanHastapenak ===
[[K. a. 2500]]ean, [[Txina]]n, dokumentuek diote gutxi gorabehera garai horretan hasi zirela antzinako [[txinatar]]rak [[Tsu-Chu]] izeneko jokoan. ''Tsu'' hitzak «oinekin baloia jotzea» esan nahi omen du, ''Chu''k, aldiz, «[[larru]]z egindako pilota», eta [[enperadore]]aren urtebetetzeko ospakizunetan jokatzen zen<ref name=aa>{{erreferentzia|izena= Xabier |abizena= Letona |url=http://www.argia.eus/argia-astekaria/2045/4000-urte-baloiari-ostikoka |izenburua= 4.000 urte baloiari ostikoka |aldizkaria=[[Argia (aldizkaria)|Argia]]|data= 2006-06-18 |postscriptum= CC-BY-SA lizentzia}}</ref>.
=== Futbola Euskal Herrian ===
[[Fitxategi:Kemari Matsuri at Tanzan Shrine 2.jpg|thumb|[[Kemari]] modernoaren aurkezpena [[Japon]]en.]]
[[Japoniar]]rek ere [[Kemari]] izeneko jokoa garatu zuten [[K. a. 300]] eta 600 urteen artean; 8 jokalari edo gutxiago aritzen ziren partidatan eta [[baloi]]ak lurra ez ukitzea zen helburua. [[Amerika]]n, [[Maya]]k eta [[Azteka]]k [[Pok-A-Tok]] [[joko]]an aritzen ziren; baloia hankekin jo arren, helburua berau uztaian sartzea zen. Aurkitutako zelairik zaharrena, [[Paso de la Amada]], [[Mexiko]], [[K. a. 1600]]ekoa da<ref name=aa></ref>.
 
[[Ipar Amerika]]n, beranduagokoak dira [[Pasuckuakohowog]] jokoaren inguruko berriak, [[XVI. mendea]]ren amaierakoak hain zuzen. 1.000 pertsonatik gorak [[hondartza]] zabaletan bildu eta baloiarekin jokatzen zuen, sarritan egun bat baino gehiago irauten zuten partida kaotikoetan. [[Alaska]]ko [[eskimal]]ek ere halako zerbait egiten omen zuten, baina [[izotz]] gainean; [[Asqaqtuk]] esaten zioten jokoari<ref name=aa></ref>.
 
=== Lehen garapena ===
[[Fitxategi:Mobfooty.jpg|thumb|[[Futbol ihauteri]]aren bilgunea.]]
[[Futbol]]aren bertsio modernoa [[Europa]]n sortu zen eta bertan ere aurrekariak badira. [[Antzinako Grezia]]n, [[Episkyros]]ean aritzen ziren. Beste kiroletan bezala, biluzik jokatzen zuten eta, [[gizon]]ezkoak gehiago izan arren, [[emakume]]zkoek ere jokoan parte har zezaketen. Aurretik, [[lino]]z eta hilez egindako baloiek ([[Egipto]]ko [[hilobi]] batean aurkitutakoa kasu) ez zuten [[punpa]]rik ia eta [[greziar]]rek [[follis]] edo puztutako baloia garatu zuten. [[Zerri]]en [[maskuri]]ak erabiltzen zituzten horretarako, baina belaki zatiekin egindako pilotak ere baziren<ref name=aa></ref>.
 
[[Erroma]]tarrek [[Episkyros]]a garatu eta izena aldatu zioten: [[Harpastum]] izena zuen Inperioaren modako [[joko]]ak (bere azken urteetan bereziki). 5-12 jokalarik erditik banandutako [[zelai]] errektangularrean jarduten zuten. Talde bakoitzak bere erdian mantendu behar zuen baloia, eta arerioa [[baloi]]a lapurtu eta bere zatira eramaten saiatzen zen. Harpastuma follisa baino pilota txikiago eta gogorragoekin jokatu ohi zen<ref name=aa></ref>.
 
[[Zizeron]]ek berak kasu bitxia deskribatu zuen: Gorteko bizartegian gizon bat hil omen zuten, [[bizar]]ra mozten zioten bitartean norbaitek baloiari ostikoa jo eta [[leiho]]tik barrura sartu zenean; pilotak bete-betean eskuan jo omen zion bizarginari eta bezero gizarajoari lepoa moztu zion labanak. [[Atheneaus]]ek ere Harpastumari buruz idatzi zuen: «Harpastum da gehien gustatzen zaidan jokoa. Ahalegina eta [[neke]]a izugarriak dira, [[lepo]]aren bira bihurriak bezalaxe». Eta [[Antiphanes]]ek hauxe kontatu zuen: «Baloia hartu eta lagunari pasa zion, jokalari bat saihestu eta barre egiten zuen bitartean»<ref name=aa></ref>.
 
Inperioaren hedapenean erromatarrak [[Britainiar]] irletara iritsi ziren, baita euren jokoa ere. Erromatarren eta britainiarren arteko [[Harpastum]] norgehiagoken berri iritsi da. Erromatarrek erraz lortzen omen zuten garaipena. [[Erdi Aroa]]n [[Italia]]n eta [[Ingalaterra]]n jarraitu zuten baloi jokoan. Bi herrietan joko jendetsu eta bortitzak egiten ziren<ref name=aa></ref>.
 
=== Futbol modernoa ===
[[1863]]an joko arau zehatzak idatzi ziren eta; orduan sortu zen egungo [[futbol]]a Ingalaterran eta urte gutxi beranduago, [[1967]]an, lehen futbol taldea, [[Sheffield Football Club]], zelaira irten zen<ref name=aa></ref>.
 
== Futbol zelaia ==